| |
Programazio hizkuntzak: RCXCode
| RCXCode Lego MindStorms-ekin batera
datorren programazio inguru grafikoa da. Erabiltzeko erraza
da, eta LOGO hizkuntzan oinarrituta dago. Programa bat editatzeko
Lego adreiluen itxura duten blokeak arrastatu behar dituzu eta
orden egokian jarri. Behin era egokian ordenatu eta beren parametroei
nahi ditugun balioak emanda, programa RCXra infragorrien bitartez
transferitu ahal izango da. Hortik aurrera ez dugu ordenagailuaren
beharrik izango, eta robotak era autonomoan funtzionatuko du.
|
 |
Zoritxarrez, RCXCode ez da gomendagarria aplikazio
aurreratuetan, hain zuzen, muga batzuk dituelako. Besteak beste,
ezin ditu aldagaiak erabili (kontadore batzuk soilik).
Euskal Herrian komertzializatutako azken bertsioa
1.5 da. Hala ere, LEGOren bezeroentzat duen zerbitzuaren bitartez
hurrengo bertsioa lor daiteke (2.0)
Lego Vision Command kamerarekin komertzializatutako
softwareak firmwarearen 2.0 bertsioa erabiltzen du (aipatutako software
honek inguru grafiko berdintsua erabiltzen du).
Kodea nola gordetzen den ikusi nahi baduzu, ireki ezazu
testu editore bat erabiliz (NOTEPAD edo besteren bat).
|