:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 06/12/31

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

 

Maneilagailua

Hau da benetako makina batzuk ikusi ondoren izan nuen ideia bat da. Lehen ideiatik azkenera aldaketak eta hobekuntzak egin ditut.

Funtzionamenduaren deskribapena

 

Zinta garraiatzailearen amaieran argi sentsore bat dago; pieza bat iristen denean detektatzen du. Zinta garariatzailea gelditzen da, pintza jaisten da eta blokea hartzen du. Gora altxatzen du, 90ºko biraketa egiten du eta askatzen du. MLCad programaz egindako irudietan ez da ikusten blokea nora doan, hain zuzen pieza hori ez dagoelako marrazkietan sartzeko (pieza hori peeron-en ikus dezakezu). Funtzionamendua ondo ikusteko bideo honetan duzu (8M).

Pintza

Iñakik egindako diseinuan irudian ikusten den lehen pintza dago. Ondo dabil, baina batzuetan blokeak ihes egiten du. Gero bigarren eta hirugarren irudietan daudenak proposatu nizkion: hirugarrena eraginkorrena da, pieza ondo heltzeaz gain zilindroak egiten duen palanka eraginkorragoa delako.

Programa

Makina honek 5 motore eta hiru sentsore erabiltzen dituenez, bi RCX erabili ditu: bat RCX1 izendatuko dut (masterrra) eta bestea RCX2 (esklabua). Konexioak ondokoak dira:

RCX1

A

Gora/behera

B

Zinta garraiatzailea

C

Dorrearen biraketa

1

Pieza iritsi

Argi sentsorea

2

Dorrearen biraketa

Errotazio sentsorea

3

Martxan jarri

Ukitze sentsorea

RCX2

A

Kompresorea

B

Gantxoa ireki/itxi

Balbula kontrolatzen du

RCX1ek RCX2 kontrolatzeko ondoko mezuen protokoloa erabili du:

1 mezua
Aire-ontzia bete
2.mezua
Pintza itxi
3 mezua
Pintza ireki
13 mezua
Erantzuna: agindutakoa egina

Programa nahiko sinplea da, Robolab-ekin egina dago eta irudietan ikus ditzakezu RCX bakoitzeko programak. Egin dakioken hobekuntza bat hasieran argi sentsorea kalibratzeko prozedura sartzea, bestela inguruko argiak eragin handia du funtzionamenduan.

Irudi gehiago eta Bideoa