| |
Trakzio
entsegurako makina
Lehengo
urtean, ingeniaritza industrial mekanikoko lehenengo urtean,
“Instron” (http://www.instron.com)
makina erabili genuen altzairuzko probeta baten trakzio entsegua
egiteko. Makina honek probeta apurtu, ondoren deformazioak
eta tentsioak erlazionatzen dituen adierazpen grafiko bat
ematen du ordenagailu batetan.
Nik hori bezalako
makina bat egin dut legoarekin. Hala ere,
lego piezak plastikozkoak direnez, gomak edo plastiko bigunak
entsaiatzeko diseinatu dut makina hau.
|

Irudiak |
Funtzionamendua
Hasteko, makina honek,
hiru sentsore erabiltzen ditu:
- Errotazio sentsorea:
zubi nagusiaren desplazamendu bertikala kalkulatzeko.
- Errotazio sentsorea:
zubi mugikorraren desplazamendu bertikala kalkulatzeko.
- Ukitze-sentsorea:
zubi nagusia altuera maximora iristen denean, makina geldiarazteko.
Makina honek bi zati
ditu
- Lehenengoak deformazioa
kalkulatzen dut. Motoreak zubi nagusia igotzen duenean bi errotazio
sentsoreei esker, probetaren deformazio bertikala kalkulatzen
da.
- Bigarrenak, gomak
jasaten duen indarra kalkulatzen du. Honetarako, zubi mugikorreko
errotazio sentsorea bakarrik erabiltzen du. Honen desplazamenduarekin
eta goma guztiak Hooke-ren legearen bidez erlazionatuz probetak
jasaten duen indarra kalkula dezakegu.
Entsegua egiten denean,
RCX-ak (legoaren kontroladore elektronikoa) motorea abiarazten du
eta bi errotazio sentsoreek jasotzen duten informazioa gordetzen
du ukitze-sentsorea aktibatu arte. Ondoren, datu hauek ordenagailura
transmititzen dira argi infragorrien bidez eta Robolabek ondo programatu
ondoren kalkuluak eta adierazpen grafikoak egingo ditu.
Azalpen
osoa hainbat kalkuluekin batera pdf formatoan
Modeloa
LDraw formatoan
Programa |