Tramankulu honek,
papera eta objektu baten arteko marruskadura koefizientea
neurtzen du. Horretarako objektua plataformaren gainean bonbila
eta argi sentsorearen artean ipini behar dugu. Ondoren, programak
plataforma inklinatu egingo du piskanaka eta argi sentsoreak
pieza erori dela ikusten duenean, plataforma geldiarazi egingo
da honen inklinazio angelua kalkulatuz eta RCX-aren pantailan
irudikatuz. Azkenik, pieza eta paperaren arteko marruskadura
koefizientea angelu horren tangentea izango da.
Programa egiteko
Robolab erabili dut.
Hona hemen funtzionamendua
erakusten duen bideoa.(3
MB) |