:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

Firefox

Azken eguneratzea: 08/07/08

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

 

Alarma Sistema

Ideiaren jatorria

Aste-santuko oporretan egun batzuk etxetik kanpo pasa genituen. Itzuli ginenean ezusteko galanta izan genuen etxeratzerakoan: instalazio elektrikoko diferentziala deskonektatuta zegoen, eta horren ondorioz izozkailuko janariak hondatuta zeuden.

Hau ikusita amak honela esan zidan: ea noizko asmatzen duzun zerbait honelako arazoak ekiditeko. Esan eta soluziobide bat diseinatzeari ekin nion.

Ideiaren garapena

Lehenengo, argia berriro konektatzen duen robot bat egitea bururatu zitzaidan, baina honek indar gehiegi behar zuenez argiaren palankatxoa mugitzeko beste zerbaitetan pentsatu nuen: alarma bat jartzea telefono dei baten bidez, geunden tokian geundela entzun ahal izateko.

Argi dago telefono bat markatzeko diseinua konplexuegia izan daitekeela, bederatzi pultsazio eman beharko lituzkeelako, beraz, aurretik telefonoa markatzea eta ondoren robotak telefonoa deskolgatu eta "rellamada" botoiari eman ziezaion pentsatu nuen.

RCX-a argi-sarera lotuta dago adaptadore baten bidez, eta argia joaten denean barruko pilen argi-indarra erabiltzen hasten denean, jasotzen duen energia 9V baina baxuagoa denez, argia joan dela konturatzen da. Argazkitan ikus daitekeenez, robotak bi beso ditu. Batek, telefonoa deskolgatu egingo du argia joan ezkero. Besteak berriz, "rellamada" botoiari ematen dio deia gauzatzeko eta telefonoak segundo batzuk itxoingo ditu telefonoa hartzeko denbora eman diezagun RCXk soinuren bat eginez telefonoa hartzen duenak entzun dezan. Segundo batzuk igaro ondoren, RCXk berriro kolgatu eta deskonektatuko da pilak ez gastatzeko.

Programa

Programa egiteko Robolab 2.5 erabili dut (argiajoan.zip). Nahiko sinplea da, eta arazorik gabe interpreta daiteke.


Irudiak

 

 

 


Programa