Plotterra:
komunikazioen protokoloa
Programa idazten hasi
aurretik, bi RCXek elkar ulertzeko behar duten protokoloa definitu
dut. Honela, RCX esklaboak mezu bat jasotzen duenean jakingo du
zer egin behar duen. RCX esklaboak denbora gehiena zain pasako du.
Mezu bat jasotzen duenean, agindutako ataza bete ondoren RCX nagusiari
jakinaraziko dio. Une horretan RCX nagusiak bere atazak egiten jarraituko
du.
Nire asmoa, RCX esklaboaren
programa edozein marrazkirako baliagarria izatea izan da. Horregatik,
protokoloak gerta daitezkeen aukera guztiak jasotzen ditu.
Protokoloa programarekin
batera doan dokumentu batean aurkituko duzu.

Aurreko orria
|