| |
Latak kanpora
| Hau
da Aranda de Dueron 2001eko martxoaren 24an egindako lehiaketan
"Latak kanpora" proba irabazi zuen robota.
Proba honetan, irudiko arearen barruan bi
lata zuri zeuden (freskagarrien latak). Bakoitzak 50 g-ko
pisua zuen (horretarako, antolatzaileak argizaria sartu zuen
50 g-ko pisura iritsi arte). Laten posizioa hasi aurretik
bertara jaurtikitako bi txanponek erabaki zuten. Robotak R
posiziotik abiatu behar ziren, eta bi latak laukitik atera
behar zituen. Bi aukera edo kategoria zeuden: lehenean nahikoa
zen latak bultza eginez ateratzea, eta bigarrenean, lurretik
altxatu behar ziren kanpora eramateko. Proba honetan bost
pertsonek hartu genuen parte. |
 |
Robota Irudian
eraman nuen robota ikus daiteke. Egiturari dagokionez sendoa egiten
saiatu nintzen, erraz desmuntatzen ez dena. Pintza egiteko abiapuntua
Jonathan B. Knudsen-ek "The Unofficial Guide to LEGO MINDSTORMS
Robots" liburuan deskribatzen duen Minerva
izeneko robota izan zen. Mekanismo horri esker, motore bakar batez
pintza itxi eta altxa daiteke. Egokitzapen ugari egin behar izan
nizkion latarekin erabilgarria izateko. Pintzaren erdiko aldean
ukitze sentsore bat jarri nion lata antzemateko.
Oinarri mugikorra sendoa da, eta pisua atzeko aldean
jartzen saiatu nintzen, lata altxatzean arazorik ez egoteko. Azpian
argi-sentsore bat zeraman marra antzemateko.
Eta aipa daitekeen hirugarren berezitasuna antenena
da. Horren zabala den arean bi lata aurkitzea ez da erraza. Robota
diseinatzeko garaian bi aukera zeuden: robot itsua edo begibakarra
erabiltzea. Begibakarra egiteko argi-sentsore bat erabil zitekeen
latak ikutu gabe detektatzeko, baina hainbat proba egin ondoren
emaitzak ez ziren onak izan. Honen ondorioz robot itsua egitea pentsatu
nuen. Eta, zer egiten du itsu batek makilaz zerbait aurkitu nahi
duenean? Makila alde batera edo bestera mugitu. Beraz, aldeetara
hala edo nola zabaldu behar nuen egitura eta bi antena jartzea erabaki
nuen. Bakoitzari ukitze sentsore bat erantsi eta honela 86 cm-ko
egitura lortu nuen. Honela, lataren ondotik pasatzean antzemateko
aukera izango nuen.
Behin lata hartuta, kanpora ateratzen zuen, laukitik
40 cm ingurura. Honen arrazoia, antenekin arazorik ez izatea izan
zen.
Artxiboak Robot
hau MLCad erabiliz marraztu dut. Artxiboarekin
batera erabilitako programa dago (Visual Basic erabili nuen). |