| Egiturak sendotzen
LEGO egiturak sendotzen ikasteko ezinbestekoa
da LEGO elementuen neurriak ezagutzea. Ondoko irudian elementu
baten neurriak erakusten dira milimetroetan, baina gehien
interesatzen zaiguna altuera eta zabaleraren arteko proportzioa
ezagutzea da: 6/5.
Bestetik, aurrekoaren altueraren herena
neurtzen diren piezak eskura edukitzeak konbinaketa ugari
egiteko aukera ematen du (biagarren pieza hauen altuera eta
zabaleraren arteko proportzioa 2 / 5 da). Honela, pieza horizontalez
osatutako multzoak pieza bertikalen bitartez sendotu ahal
izango ditugu.
(irudi
gehiago)
|