:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 06/12/31

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

  NXT ultrasoinuen sentsorea Logo NXT

Sentsore hau LEGO MindStorms-en berrikuntzetako bat da. HiTechnic -ek RCX-rako eskaintzen zuena orain gainerakoekin batera dator salgai izango den kaxan.

Sentsore honek ultrasoinuei esker distantziak neur ditzake. Ultrasoinua igorri ondoren itzuleraren zain gelditzen da (azken hau oztopo bat dagoenean gertatuko da). Seinale-igorpena eta -hartzearen artean igarotako denboran oinarrituta distantzia kalkula dezake.

Sentsore honek oztopoak ikutu gabe ekiditeko aukera emango die garatzen ditugun robotei, baita objektuak aurkitzeko ere.

Hemen sentsore hauei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu.

Emaitzarik onenak objektua pare-parean duenean dira, hala ere, alboko posizioan dauden objektuetara dauden distantziak ere neur ditzake.

Sentsorea objektu batera dagoen distantzia neurtzeko konfiguratua dago era lehenetsian, baina batera 8 objektuetara dagoen distantzia ere neur dezake neurtze periodo batean.