NXT Serbo-motorea
Badirudi hemendik aurrera erraza izango dela zuzen-zuzen
mugitzen den robot bat muntatzea.
NXT motoreek barneko errotazio-sentsorea dute eta
horri esker era errazagoan kontrolatu ahal izango ditugu.
Motore berriei eskatu ahal izango diegu nahi dugun
itzuli kopurua edo nahi dugun gradu kopurua (gardu bateko doitasunez)
biratzeko. Ibilgailuen direkzio sistemak muntatzea ere askoz errazagoa
izango da.

Informazio osagarria
Philo-ren
webgunean (ingelesez) motore honen funtzionamenduaren analisia jasotzen
da, baita bere barnea erakutsi ere. Azterketaren emaitza abiadura
eta aplikatutako potentzia maila eralzionatzen dituen grafiko baten
bitartez erakusten du. Motorea 1.5 eta 1.2V-eko pilekin eta kargarekin
zein kargarik gabe probatu ditu.
Honez gain MindStorms-ekin bateragarriak diren
LEGO motore guztien konparatiba
bat eskainzten du. |