| Robotak muntatzeko eskaintzak:
LEGO
LEGO 1977an TECHNIC serieak komertzializatzen hasi
zen. TECHNIC serieko modeloek besteak beste engranajeak, poleak,
ardatzak eta motoreak zeuzkaten. Pieza multzo hauek LEGOen erabilpen
teknikoari sarrera eman zioten. Urtez urte pieza berriak atera dira
eta gaur egun, transmisio mekanikoak egiteko piezez gain, transmisio
pneumatikoak egiteko elementuak eskaintzen dituzte. LEGO Dacta seriean
hezkuntzari egokitutako materialak merkaturatu zituzten, eta hainbat
herrialdetan teknologiako edukiak lantzeko erabiltzen hasi ziren.
1998an MIT-ekin
batera egindako lanaren emaitza komertzializatu zuen: "Robotics
Invention System". Honi esker, kontrol gaitasuna makinaren barruan
kokatua duten robot autonomoak eraiki ditzake erabiltzaileak.
Baina LEGO MindStorms-ekin batera saltzen den softwarea
mugatu samarra zen, eta erabiltzaile batzuek (haien artean ingeniariak,
informatikoak...) RCX programatzeko inguru berriak garatzeari ekin
zioten eta kasu guztietan emaitzak Internet-en kokatzen zituzten
gainerako erabiltzaileen eskura. Guzti honen ondorioz, gaur egun,
RCX programatzeko dagoen aukera oso zabala da: NQC, C, Ada, Java...
2006an sistemaren bigarren belaunaldia iritsi da,
LEGO MindStorms NXT izenekoa. Hardwarean
eta softwarean hobekuntzak eskaintzeaz gain, sistema ireki bat eskaini
du LEGOk: hasieratik softwarea eta periferiko berriak garatzeko
behar den informazio guztia eskaini du bere webgunean.
Spybotics Spybotics
LEGOk robotak egiteko komertzializatu duen beste sistema bat da.
Ipar Euskal Herrian komertzializatuta dago baina hegoan ezin da
dendetan aurkitu. Poliki-poliki Spybotics programatzeko baliabide
berriak argitaratu dira. LEGOk bere webgunean LEGO
MindStorms SDK 2.5 argitaratu du, bertan Spybotics-en datu teknikoak
jasotzen dira.
Bestetik, NQC
tresna paregabea bilakatu da Spybotics programatzeko. Bricx
Command Center-ekin batera eskaintzen den Programatzailearen
gidan (3.0a1 bertsioan) Spybotics programatzeko behar dena aurki
daiteke.
Ingelesez argitaratutako LEGO
Spybotics Secret Agent Training Manual liburuan Spybotics-i
buruzko informazio ezberdinak aurki daitezke.
Loturak
- "LEGO
MindStorms"-en Web ofizialaren bitartez mundu osoko jendeak
egindako proiektuak ikus daitezke.
- LEGOrekin robotak egiteko informazio iturri
gehienek LUGNET
izeneko Web gunea dute jatorria. Programazioa, mekanika, norberak
egindako sentsore berriak, pneumatika.

- Proiektu bereziren bat egin behar baduzu, eta
horretarako piezak ez badituzu aurkitzen jo ezazu Brick
Link-era. Bertan mota guztietako piezak aurkituko dituzu salgai.

|