:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

Firefox

Webgune berria: Lrobotikas

Azken eguneratzea: 10/01/11

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

  Elektrizitatea eta Elektronika

RCXk hiru sarrera eta hiru irteera ditu. Irteeretan (9V DC) motoreak eta argiak konektatu daitezke (gehienez 0.5A). Eta sarreretan sentsoreak.

LEGOk lau sentsore ezberdinak komertzializatzen ditu: ukitze-sentsorea, argi-sentsorea, tenperatura-sentsorea eta errotazio-sentsorea. LEGO dacta eta Robotics Invention System kit-etan bi ukitze-sentsore eta argi-sentsore bat aurkituko dituzu. Errotazio-sentsorea "Ultimate Accesoty Set"-en aurkituko duzu urrutiko agintea eta argi batekin batera. Tenperatura-sentsorea LEGOren kontsumitzailearen zerbitzura edo LEGO dactaren banatzailera (PRODEL S.A. ) jo beharko duzu.

LEGOk eskaintzen dituen sentsoreez gain, norberak sentsore berriak egin ditzake. Irudian sentsoreak berriak RCXrekin konektatzeko baliagarriak diren piezak ikusten dira. Pieza hauek ez dira robotikako kit-ekin komertzializatzen. Behar badituzu, LEGOren kontsumitzailearen zerbitzuari eskatu beharko dizkiozu (5037 erreferentzia). Kontaktu elektrikoak egiteko LEGO piezak
Ikasgelan egin daitezkeen sentsoreak

Sentsore berriak egiteko kontuan hartu behar da sentsore pasiboak eta aktiboak daudela. Sentsore pasiboak elikatu beharrik ez dutenak dira (ukitze-sentsorea eta tenperatura-sentsorea). Sentsore aktiboak elikatubehar dira beren lana egin dezaten, LEGOren argi-sentsore eta errotazio-sentsorearen kasuan gertatzen den moduan. Sentsorea aktiboa edo pasiboa izatea kontuan hartu behar da programatzeko garaian. Biblioigrafiako erreferentzia batzuek informazio ugari ematen dute sentsoreen diseinuaz.

Hemen teknologiako gelan egin daitezkeen sentsore batzuk aurkezten dira. Era errazean egin daitezke DBHko teknologiako ikasleekin.

Argi-sentsorea: sentsore hau egitea erraza eta merkea da.

Ukitze-sentsorea: ukitze-sentsore bat behar baduzu, ibilbide amaiera bat erabil dezakezu, edo beste zerbait asmatu. Karrera amaigabea
Bestelako irteerak

Erreleen erabilpena : Erreleek RCXtik beste zirkuituak kontrolatzeko aukera ematen dute. Adibidez, errele bat irteera batean edo bestean konektatuz 220 V-ko instalazio bat kontrola daiteke.

Irteera batek eskatzen duen tentsioa edo intentsitatea RCXk eskaini dezakeena baino handiagoa bada errele bat izango da soluziobidea. Horretarako teknologiako tailerrean irudian ikus daitekeen bezalako dispositiboa munta daiteke (Informazio gehiago).

errelea
Baliabideak

Ondorengo orri guztiak ingelesez daude.

Liburuak:

LEGOren RCXrako sentsore komertzialak

  • DCPMicro: Sentsore komertzialak RoboLab-ekin lan egiteko. ingelesez
  • HiTechnic: sentsoreak komertzializatzen dituen beste enpresa bat.ingelesez
  • Tecno-stuff Robotics: Sentsore berriei buruzko informazioa. Sentsore batzuk ere komerzializatzen ditu. Besteak beste ibilbide amaiera nola egin azaltzen dute. Era honetan, sentsore sarrerarik erabili gabe ibilgailua bi mugen artean mugitu ahal izango da behin eta berriro. Norberak egiteko eskemak eskaintzen ditu, baina produktu bukatua saltzen dute ere. Honen inguruko teoria ematen du ere. ingelesez
  • Mindsensors: RCXrekin erabiltzeko sentsoreak. I2C moduloa. Salmenta on-line. ingelesez

LEGOren RCXrako sentsore gehiago

Beste lotura interesgarriak

Publizitatea:armarios calderas en leganes comprar loteria comprar naranjas deportes de aventura doblaje furgoneta segunda mano pisos madrid psicologia infantil alicante toner