:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 07/01/01

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

 

Sarrera

Webgune honetan aurretik eginak genituen beste bi elkartu ditugu, lehen, jarraian deskribatzen den proiektoari dagokiona eta, bigarrena, denbora libreari zuzenduta genuen beste bat.

Proiektua

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egindako ikasketa lizentzien deialdian (E.H.A.A. 2000/ 05/ 10) kokatzen da. "Teknologia eta Robotika" izeneko proiektua aurkeztu nuen onartua izan zen eta 2000-2001 ikasturtean zehar aurrera eramaten ari naiz. Proiektuko atal ezberdinak egin ahala Web orri honetan argitaratuko ditut, beraz, Web orri hau ikasturtea bukatu arte ez da bukatua egongo.

Proiektuaren jatorria

Azken urteetan merkatuan robot txikiak egiteko material ezberdinak agertu dira. Material hauek ez dira kostu handikoak, eta horietako batzuk ikasgelan ikasketa maila ezberdinetan oso erabilgarriak izan daitezke. Hori, Internet-en aurkitzen den informazio ugariarekin batera izan da proiektu hau garatzeko arrazoi nagusia. Interneten robotika hezkuntzan erabiltzeko proposamen ugari jasotzen da, eta guztion eskura daude: unibertsitateek egindako ikerketak, irakasleek egindako proposamenak eta ikasle taldeek egindako lanak. Gainera, jende ugaria da baliabide berriak garatu ondoren Interneten guztion eskura jartzen duena.

Robotika hezkuntzan erabilgarria: zientzia-teknologia ikasleak

Azken urteetan informatika ikasgeletan sartu da. Baliabide hauek ikasgelan erabiltzeko moduaz iritzi ezberdin dago, gainera, poliki-poliki, hainbat gizarte inguruetan ikasleek duten kultur informatikoa irakasleena baino zabalagoa da. Beraz, aztertu beharra dago baliabide hauek ikasgelan erabiltzeko era.

Ikasgelan ordenagailua era ezberdinetan erabil daiteke, baina nagusiki bi azpimarratuko nituzke: lehenengoan, jakintzan oinarritutako sistemak sortzea erabiltzailea bertan nabigatu dadin (Web Interneteko zerbitzuak, enziklopedia multimediak...); eta bigarrenean, ikasgelan simulatutako laborategi bat jartzea metodo zientifikoaren antzeko prozesuak aplikatzeko, horrela, ikasleek gertaera baten inguruko hipotesiak mahaigaineratu ondoren esperimentuen bidez probatzen saiatu ahal izango dira. Lehenengo bidea gizarte zientzietako egokia izan badaiteke ere, bigarrena oso egokia da eduki teknologiko eta zientifiko ikasteko.

Material aukera ezberdinak

Ikasgeletan robotikako proiektuak egiteko merkatuan material ezberdinak aurki daitezke. Material hauek bi talde nagusitan sailka daitezke: lehenengoan, aurrez definitutako morfologia duten robotak, eta bigarrenean pieza txikiez egiten direnak (erabiltzaileak robotaren morfologia erabakitzen du, bete behar duen funtzioari egokitua).

Lehenengo taldeko adibide bat Khepera robota izan daiteke, eta bigarreneko LEGO MindStorms. Goi mailetan Khepera moduko robotak egokiak izan badaitezke ere, irakaskuntza ez-unibertsitarioan egokiagoak dira bigarren taldekoak. Gainera, bigarren taldeko hauek engranaje, motore eta sentsoreak erabiliz aukera ematen diote ikasleari bere robot propioak egiteko. (Informazio gehiago "Robotika Hezkuntzarako tresna" dokumentuan).

Webgune honetako Robotak muntatzeko eskaintzak bestelako materialen erreferentziak aurki daitezke.

Khepera robota: oinarrizko modulua
Erabilgarritasuna

Robot txikien muntaketa eta programazioa arlo eta era ezberdinetan erabil daiteke. Teknologian mekanika, elektrizitatea eta elektronika, pneumatika eta programazioa lantzeko erabil daitezke. Informatikan programazioa simulazio errealen bitartez ikasteko erabilgarria da (gainera aukeran dagoen software eta hardware eskaintza oso zabala da). Aukerako jakintzagai moduan eskain daiteke (ikus proposatzen den curriculum-a). Eta natur zientziatan datuak eskuratzeko ere erabil daiteke.

Proiektu hau egiteko erabilitako materiala

Hemen egiten diren proposamenak merkatuan dagoen material baten erabileran oinarritzen dira. Hain zuzen ere, LEGOk komertzializatzen duen RCX adreilu adimentsuan. Morfologia ezberdinetako robotak muntatzeko aukera ematen duen material hau erabat eskalablea da, eta une honetan programazio tresna ugari dago aukeran (horietako gehienak Interneten edonoren eskura, freeware motakoak baitira).

Hau LEGO MindStorms eta LEGO Dacta izenpean salgai dauden kit-etan aurki dezakezu.

Oharra

Zure iritzia eskertuko da, eta hemen eskaintzen den zerbait gelan erabiltzen baduzu zure esperientziaren berri izatea gustatuko litzaidake.