:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 06/12/31

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

  Pneumatika

LEGOk transmisio pneumatikoak muntatzeko elementuak eskaintzen ditu. Ez dira oso anitzak baina pneumatikari sarrera egiteko behar den guztia eskaintzen du.

Zirkuitu pneumatikoen osagarriak ondoko hauek dira

  Konpresorea
Kontrol elementuak: balbulak
Lana egiten duten elementuak: zilindroak
 
Konpresorea

Elementu pneumatikoak elikatzeko aire konprimitua behar da, beraz, airea konprimitzeko sistemaren bat behar da.

Airea konprimatzeko modurik sinpleena enbolo bat erabiltzea da, horren adibide bizikletako puzkailua. LEGOk horren antzeko elementu bat eskaintzen du (ikus 1. irudia). Hasiera batean eskuz eragiteko diseinatuta badago ere, motore batekin konbina daiteke konpresore bat egiteko.

Hala ere, badago konpresorea egiteko aurrekoa baina egokiagoa den beste elementu bat (ikus 2.irudia). Diametro txikiagokoa da eta motore batekin muntatzeko diseinatuta dago.

Eskuzko konpresorea 1*

zilindro konpresore txikia 2

Konpresorea osatzeko beste bi elementu behar dira: aire-depositua eta presioa mugatzeko sistema bat. Lehenengoa 3. irudian ikus dezakezu eta bigarrena asmatu beharra dago.

aire ontzia

Orri hauetan konpresorea egiteko ideiaren bat daukazu, bestela jo ezazu Pneumatika CHSSO orrira, bertan konpresore batzuk aurki baititzakezu, edo Sergei Ovorov-en orrian konpresoreak eta presioa mugatzeko sistemak ikusteko.

Kontrol elementuak: balbulak

Zirkuitu pneumatikoak kontrolatzeko balbulak erabiltzen dira. Balbulek airearen igarotzeari bidea irekitzen edo ixten diote.

LEGOk balbula mota bakarra eskaintzen du, hain zuzen, hiru irteera eta bi posiziokoa. Ondoko irudian balbula eta bere barneko funtzionamenduaren eskema ikus ditzakezu.

balbula
Balbularen barruko funtzionamendua

Zirkuitu pneumatikoa RCXtik kontrolatu nahi badugu, balbula elektrobalbula bihurtu beharko dugu. Honela, motore batez balbularen posizioa aldaraziko dugu.

Zilindroak

Mugimendua sortzeko eta indarra transmititzeko zilindroak erabiltzen dira. LEGOk efektu bikoitzeko zilindroak izenekoak eskaintzen ditu, hau da, indarra bi noranzkoetan egiteko gai direnak. Irudian ikus ditzakezu irudikatzeko erabiltzen den ikurrarekin batera.

zilindro pneumatiko. efektu bikoitzekoa zilindro pneumatiko txikia. efektu bikoitzekoa  

Aurreko elementuak konektatzeko T konexioak, hodi malguak eta zurrunak erabil ditzakegu (ikus irudian).

loturak egiteko T

tutua

Loturak
  • Techno-stuff-en RCXarekin erabil daitekeen presostato bat komertzializatzen dute.
  • Pneumatika CHSSO: orri honetan informazio, eskema, urratsez urratseko instrukioak, proiektu eta esperimentazio ugari jasotzen da. era oso sistematizatuan egina. Fischertechnik-ekin egindako muntaketak eskaintzen ditu ere.
  • RC serboa LEGOrekin erabiltzeko proposamena: honela, zirkuitu pneumatikoetan balbulak RCX-tik kontrolatu ahal izango dira.
  • Sergei Ovorov-en pneumatics: Konpresore eta presioa kontrolatzeko sistema. .DAT (MLCAD) artxibo bat ere eskaintzen du.
  • Chris LEGOTIC Page: pneumatikari buruzko atalean aire bidezko giharrak nola egin azaltzen du.

* LEGO elementuen irudiak Technica webgunetik hartutakoak dira, Jim Hughes-en baimenarekin.