:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 08/02/19

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

  Mekanika

Atal honetan "Robotics Invention System" eta LEGO dacta-ko "Team Challenge Set 9790D" kit-etako elementu mekanikoek eskaintzen dituzten aukerak jasotzen dira. Gainera, kit horietan ez dauden elementu batzuen berri ere ematen da. Internet-en "The Art of Lego Design" (inglesez), Ez da berria, baina hau da LEGOk muntaketa mekanikoak egiteko aukerak deskribatzen dituen lehen lana.

Robotak muntatzeko kit berriak (NXT) TECHNICS serieko piezak erabiliko ditu. LEGOren webgunean muntaketa teknikak erakusten dituen ikastaro bat aurki dezakezu.

Egiturak

Robot, makina zein gauza gehienetako oinarrizko elementua egitura erresistentea da. LEGO elementuen bitartez nolabaiteko erresistentzia duten egiturak egin daitezke, baina horrela izan dadin, hainbat arau jarraitu behar dira. Egiten ditugun egiturak sendotu gabe utzi ezkero, pixkanaka-pixkanaka desegingo diren robotak izango ditugu. Informazio gehiago.

Higidura eta indarren transmisioa

Egitura erresistenteaz gain, robot batek motor-aparatua behar du, mugitzeko eta bete behar dituen atazak burutu ahal izateko. Batzuetan, motorearen abiadura murriztu beharko da, eta bestetan, biraketa-higidura higidura zuzen biturtu beharko da. Motor-aparatua era egoki batean garatzeko sistemak eskaintzen dituen aukerak ezagutzea ezinbestekoa da. Informazio gehiago

Baliabideak

Liburuak

Eskuliburuak Interneten

  • "The Art of Lego Design": 1995eko dokumentu honetan LEGO elementuez gauza ezberdinak muntatzeko oinarriak jasotzen dira: egituretatik hasita (neurriak, egiturak nola sendotu...) transmisio mekanikoetaraino. Une honetan aukeran beste pieza asko eduki arren, MITen Fred Martinek egindako dokumentu klasiko bat da. ingelesez
  • "Building LEGO Robots for FIRST LEGO League" Dean Hystad. LEGO roboten eraikuntza teknikei buruzko eskuliburu bat FIRST LEGO Leaguen parte hartzen dutenei zuzenduta. Oso ondo dago. Norberak erabiltzeko ez dago mugarik, baina ikasgelan erabili nahi bada baimena eskatu behar zaie.ingelesez

Beste lotura interesgarriak

  • Mike Fusion-en Web orrian dispositibo mekaniko interesgarriak aurki ditzakezu, instrukzioak eta guzti.ingelesez
  • "Batuketa / kenketa" Mekanismo honek bi biraketa mugimenduen batuketak eta kenketak egiten ditu, oso interesgarria.ingelesez
  • Makina-erremintak: web honetan LEGOz egindako makina-errekintak ikus daitezke, besteak beste bostgarren ardatza duena, eta gainera mekanizatzen dute!!! Bideo txikietan ikus daiteke beren funtzionamendua.ingelesez
  • "Transmisio direkzionala": Biraketa noranzkoa batean irteerako bi ardatz mugitzen ditu, eta bestea denean irteerak beste bi ardatz ezberdin izango dira. Bitxia eta erabilgarria. ingelesez