:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

berriak atomfeed
berriak RSS

Firefox

Azken eguneratzea: 08/02/19

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

 

Loturak

Hemen robotika, teknologia, LEGO MindStorms eta irakaskuntzari buruzko lotura batzuk eskaintzen dira.

Berriak

Agents for Change: Robotics for Girls (A Robotics Curriculum for the Middle School Years) Bigarren hezkuntzan robotika irakasteko material didaktikoa. Lego MindStorms eta RCXCode 2.0 softwarea erabiltzen ditu.

RoboFesta-UK website RoboFesta-UK zientzia eta teknologiaren inguruko interesa suspertzen saiatzen den nazioarteko erakunde baten partaide da. Beren helburuak lortzeko robotikako aktibitateak proposatzen ditu.

Dokumentazioa

"Del clavo al ordenador" ikastaroa: Espainiako Hezkuntza Ministerioaren webgunean ikastaro honetako material guztia aurki dezakezu ( pdf formatuan).

"La robótica como herramienta del hombre" robotikari buruzkoa testuak.

INSciTEren webgunean eduki interesgarriak aurki daitezke. Ikasgelarako materialaren atala oso interesgarria da: proiektu errazak, eraikuntzarako gidak, aurkezpenak eta abar. Oso material ona da. Norberak erabiltzeko ez dago mugarik, baina ikasgelan erabili nahi bada baimena eskatu behar zaie.

Ikastetxeak, proiektuak...

Tecno 12-18: DBH eta batxilergoko teknologia arloan erabiltzeko baliabide multimediak eskaintzen ditu .

Salamankako Rio Cuerpo de Hombre BHIko elektrizitateko departamentuaren webguneak baliabide interesgarriak eskaintzen ditu.

Tufts University-ren orrian LEGO robotikarako baliabide ugari eskaintzen dira: eraikuntza, programazioa, aktibitateak...

Classrooms Robotics on the web: Baliabideak eta esperientziak.

Euskal Irakasleok Sarean : Irakasle batek eskainitako baliabideak, batez ere teknologiaz.

Robotics Education Project: Hezkuntzara robotika eramateko NASAk bultzatzen duen proiektua.

Teknologiako irakasle talde baten webgunea (gaztelaniaz)

National Robotics Engineering Consortium : Bere webgunean LEGO MindStorms ikasgelan erabiltzeko baliabideak eskaintzen ditu. Ondoko helbidean gaztelaniaz aurki ditzakezu--> http://www.rec.ri.cmu.edu/education/webpage/tr.htm

Teacher Centre: Boston Public School-ak Robotika eta LEGOri buruz duen baliabideen gunea. Oso interesgarria.

TEDDI proiektua: IKT-ekin zerikusia duen proiektua, Alakanteko Unibertsitateak bultzatuta. Beste batzuen artean ROBOLAB proiektua dago, robotika eta teknologiarekin zerikusi zuzena duena.

Gander Academy (Gander, Kanada): Dacta-z egiteko mekanikaren inguruko aktibitateak. Orri honetan ikasle eta irakasleen materiala aurki daiteke. Aktibitateak oinarrizkoak dira. Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat da.

Boulette's Robotics page : Luxenburgoko ikastetxe batean (mutilen barnetegia dela dirudi) sortutako orri honetan gauza askoa aurki daitezke: programazioa, sentsoreak, proiektuak...

Robotics in the Classroom: Robotika matematika eta teknologian erabiltzen dute.

Hamburgo-ko Unibertsitate bateko orrian gauza interesgarriak aurki daitezke. Besteak beste, sentsore berriak egiteko instrukzioak. ingelesez eta alemanieraz.

Robotak ingenieritzarako ikasketa tresna

University of Notre dame (college of engineering)

Universidad R Juan Carlos I: Robotikari buruzko jakintzagaia. legOS...

LEGO MindStorms-i buruz baliabideak

Simulación del RCX en ordenador

Robotika

BBCren webgunean robotikari buruzko atal bat dago, Robotworld. Beste aukera batzuen artean robotak on-line muntatzeko aukera eskaintzen du, TechLab, eta plastikoen injekzioaz, transmisioez, programazioaz eta robotikarekin zerikusia duten beste kontuei buruz azalpenak ematen ditu. Nire iritziz oso ona..

Aperobot Asociación para la Práctica y Enseñanza de la Robótica: Robotikaz ikastaroak eta robotika mugikorraz tutorial bat. 

Remotebot.net-en Khepera robot baten telekontrola egiteko aukera dago.dokumentu sakona, metodo matematikoak, sentsoreak, posizionamendu sistemak. Michigan-eko unibertsitatean egina.

Artificial intelligence and machine learning: orri honetan aurki daitezkeen proiektuen alderik garrantzitsuena programazioa da. Besteak beste QuickBasic erabiltzen du.

Tweezer: Robot mugikor hau Venezuelako Simon Bolivar Unibertsitatean egindako robotikako ikastaro batean garatu dute. Egitura eta transmisioetarako LEGO piezak erabiltzen ditu, kontrolerako Handyboard erabiltzen duen bitartean. Ikastaroaren orrian robot gehiagoren erreferentziak aurkituko dituzu.

"Cucabot: Construye tu propio robot móvil": autoreak robot mugikor bat muntatzeko gida eskaintzen du. Robot honen berezitasuna kontrolean dago: ez du kontroladorarik erabiltzen, kontrola kableadoaren bitartez diseinatu da.

Taldeen orriak, instrukzioak...

Instrukzioak: besteak beste beso robotikoa egitekoak. Eta LEGO kaxa gehienen instrukzioak eskuratu nahi badituzu (1965ekoak ere badaude) BrickShelf-en dituzu eskura

LEGO-Robotics WikiWeb: Orri honen interesa edonork orria editatzeko duen aukeran datza. Zure ekarpenak gehitu nahi badizkiozu, aurrera, horretarako dago eta.

Zientzia eta Teknologiari buruzko berriak

Zientzia.net: Zientziari buruzko berriak euskaraz eskuratu nahi badituzu biderik zuzenena Elhuyarren zientzia.net webgunea da.

Noticias de Ciencia y Tecnología Zientzia eta Teknologiari buruzko berri interesgarriak auki ditzakezu, baten bat ikasgelan erabiltzeko modukoa (gaztelaniaz). Nahi izanez gero zure posta helbidean astero berriak jaso ahal izango dituzu.

Orri pertsonalak

LEGO piezen erregistroa. Oso ona!. LEGO pieza gehienen edo guztien irudia.

Philo-ren orria: ideia interesgarriak aurkezten ditu, besteak beste argazki makina digitalaz argazki panoramikoak hartzen dituen robot bat. Horrez gain "Panorama Tools"-en bitartez panoramak sortzeko tutorial bat eskaintzen du.

Leo-ren LEGO: mekanismoen ideiak eta planoak.

David Astolforen webgunea: oso ona da.David Astolfok beste bost zaletuekin batera bere projektu batzuk aurkeztu zituen "10 Cool Lego Mindstorms Ultimate Builders Projects" liburuan. Hemen bere projektuen berri ematen du.

Serious LEGO: OSO ONA. Bertan aurkezten dituen proiektuak oso onak dira.

Javierren Web orria / LEGO MindStorms.(gaztelaniaz)

Shigeru Makino japoniarrak MikroScout-a kontrolkatzeko tresna bat eskaintzen du. RCX2 behar da (USB-n konektatzen den IR dorrea).

Lego Maniac's Links LEGO baliabideen bilatzaile bat da.

Palm

PBrickLib - PalmProgrammable Brick Library

LEGO roboten kontrola Pocket PC baten bitartez. Webgune komertzial honetan horretarako behar den softwarea eskaintzan da.

LEGO trenak

Frank-ek bildulako loturak.

Trenbide aldaketa modu elektrikoan kontrolatu nahi baduzu, hona hemen proposamen bat.

Hemen LDraw-ez marraztutako trenak aurki ditzakezu.

Zhengrong Zang-en orrian (LEGOChina) RCX-en bitartez kontrolatutako tren proiektuak aurkituko dituzu.