| |
Bibliografia Bibliografia
honetan teknologiaz, robotikaz eta LEGO MindStorms-i buruzko erreferentziak
jasotzen dira. Kasu guztietan inprimatutako materiala da. Bestelako
referentziak WEB honen beste ataletan jasotzen dira.
Euskaraz:
"Roboten mundu kezkagarria". GAIAK argitaldaria. Oinarrizko
liburutegia 10. 1992
Informazio orokorra robotikari buruz.

Gaztelaniaz:
"La evaluación en el área de tecnología.
Educación secundaria obligatoria " Rafael López
Cubino. Amarú Ediciones. 1998
"Tecnología. Elementos para la programación
de aula. Concreción del curriculum" Pablo Encinas
y Fco Javier Alemás. Grupo editorial universitario. 1998
Automatismo eta kontrolari buruzko liburua. 26
kapituluetan zehar kontrolari sarrera interesgarria ematen dio.
Kapitulu bakoitzean gai bat hartzen du, eta testu bidezko aurkezpen
bat egin ondoren hainbat proposamen egiten ditu: kasu batzuetan
zerbait behatzeko eskatzen du, eta bestetan proiektu proposamenak
egiten ditu.egiten ditu. Jorratzen diren gaiak oso gertukoak dira,
besteak beste, komuneko ur-angelaren funtzionamendua, semaforoak...
Teknologia gelako liburutegian izateko.
"Jugar con las máquinas" Bernat Romani.
Ters Torres/Edunsa Arg. 1999 (62 orrialde)
Automatismo eta kontrolari buruzko liburua. 26
kapituluetan zehar kontrolari sarrera interesgarria ematen dio.
Kapitulu bakoitzean gai bat hartzen du, eta testu bidezko aurkezpen
bat egin ondoren hainbat proposamen egiten ditu: kasu batzuetan
zerbait behatzeko eskatzen du, eta bestetan proiektu proposamenak
egiten ditu.egiten ditu. Jorratzen diren gaiak oso gertukoak dira,
besteak beste, komuneko ur-angelaren funtzionamendua, semaforoak...
Teknologia gelako liburutegian izateko.
"ROBOLAB. Empezando. Guía del profesor
para el Software ROBOLAB" Dra. Martha N. Cyr. LEGO Dacta Arg.
1999 (72 orrialde)
| LEGOk ROBOLAB-ekin batera
saltzen duen eskuliburua da. Oinarrizko gida bat da. ROBOLAB-en
ezaugarri nagusiak jorratzen ditu, hala nola, Pilot
eta Inventor atalak mailaz maila aurkezten ditu eta
ariketa batzuk eskaintzen ditu. Ez da Investigator
atalean sartzen, ezta aplikazio aurreratuetan ere.
Investigator-i buruzko azalpenak ondorengo
liburuan aurkituko duzu. |
 |
"ROBOLAB. Empezando
2. Guía del profesor para el Software ROBOLAB
2.0" Dra. Martha N. Cyr. LEGO Dacta
Arg. 1999 (58 orrialde)
| Liburu honetan RoboLab-eko
Investigator aukera deskribatzen da. Beharrezkoa datuen trataeran
sartu nahi baduzu. |
 |
"LabVIEW 6i. Programación Gráfica
para el Control de Instrumentación" Antonio M. Lázaro.
Paraninfo Arg. 2001 (350 orrialde)
| Cataluniako Unibertsitate Politeknikoan
LabVIEW (ROBOLAB-en oinarria den programazio inguru grafikoa)
erabiltzen dute instrumentazioaren kontrolaz ematen dituzten
ikastaroetan. Bertako irakasle batek eta bere taldekoek liburu
hau idatzi dute. Hau da gai honi buruz gaztelaniaz dagoen liburu
bakarra, eta honelako programazio inguruaz noraino iritsi daiteken
jakiteko egokia da. |
 |
"Microbótica" José Mª Angulo, Susana Romero eta Ignacio
Angulo. Paraninfo Arg. 1999
| Mikrobotikari buruzko liburu interesgarria.
Hiru atal nagusi ditu. Lehenengoa mikroboten teknologiaz: mekanika,
elektronika, Informatika, motoreak, sentsoreak... Bigarrenean
aplikazioak, robotikazaleentzat foroak... eta merkatuan dauden
mikroboten deskribapen zabala. Hirugarren zatian, PIC 16F84
mikrokontroladorea erabiltzen duen mikrobot bat nola egin deskribatzen
du. |
 |
"Robots. Descubre cómo funcionan estas máquinas" Clive Gifford.
SM Saber.1998
| Irudiz betetako liburu honetan robotikaz ikuspegi
orokor bat ematen da: robot industrialak, adimen artifiziala,
robotak medikuntzan, nanorrobotak... Institutuko teknologia
gelan edukitzeko modukoa. Ume eta gazteentzat erakargarria. |
 |
"Elektor" aldizkaria. 240, 241, 242,
246, 247, 265 eta 269 zenbakiak.
| Bost zenbaki hauen bitartez RCX-i buruzko
ikuspegi orokor bat eman dute. Programazioari dagokionez,
gehienbat Visual Basic erabili dute, eta 241 zenbakian presentzia
detektore bat nola egin deskribatzen du. Sentsore hau irakurleentzat
duten zerbitzuaren bitartez eskura daiteke (2158 pzta).
265ean I2C interface deskribatzen du. Honen bitartez 128
sarrera kontrola daitezke.
269an Konpas sentsore
bat deskribatzen da. |
 |
"Nueva electrónica" aldizkaria. 195, 197, 199, 200,
201 eta 202 zenbakiak.
| Aldizkari honetan LEGO dacta-ri buruzko artikuluak
jasotzen dira. Zenbakiz zenbaki proiektu erraz bat jorratzen
ari da, hurrengo zenbakietan jarraituko dena. Esan beharra dago
informazioa tantaka eskaintzen duela. 199. zenbakian bestetik,
erloju baten eraikuntzari ekiten dio, beste bi zenbakitan osatuko
dena. |
 |
Frantsesez:
"Lego MindStorms. Les creations robotiques
de Dave Baum" Arg. Eyroller.
"Dave
Baum's Definitive Guide to LEGO MindStorms"
liburuaren itzulpena.

Ingelesez:
Lehen liburua (Robot Builder's
Bonanza) orokorra da, bigarrenean robotak kontrolatzeko Handyboard
erabiltzen da eta gainerakoak LEGO MindStorms-i buruzkoak dira.
"ENGINEERING WITH
LEGO BRICKS AND Robolab. The official guide to ROBOLAB"
Eric L. Wang 2002 College House Enterprises
| Liburuaren
sarreran, autoreak dio liburu honen helburua ingenieritzako
lehen mailako ikasleentzat erabilgarria izateaz gain, ROBOLABen
erreferentzia gida bat erabiltzaileen esku jartzea dela. Argitaratutako
bertsioa ez da amaitutako liburua. 2004an argitaratuko den
liburuaren aurrerapena baino ez da (liburu osoak 8 kapitulu,
eranskin batzuk eta on-line materiala izango du).
Zailtasunaren arabera sailkatutako lan proposamen
ugari eskaintzen ditu. Bere webgunean
argitaratutako lau kapituluen aurkibidea ikus daiteke. |
 |
"Robot Builder's Bonanza"
Gordon McComb 2000 Mc Graw Hill (750 orrialde)
| Liburu honen azpititulua
oso adierazgarria da: garestiak ez diren 99 projektu. Robotikaren
oinarri nagusiei buruz sarrera egin ondoren, eraikuntza teknika,
motoreak eta lokomozio aparatua, sentsoreak eta nabigazioa,
ordenagailuak eta kontrol elektronikoa gaiak jorratzen ditu.
Horrekin batera hainbat projektu praktiko eskaintzen ditu.
Oso interesgarria da. |
 |
"Robotic Explorations.
A Hands-On Introduction to Engineering" Fred Martin 2001
Prentice Hall (460 orrialde)
| Fred Martinek,
Handyboarden sortzailea, orain dela urte batzuk "The
Art of LEGO" argitaratu zuen Interneten. Bertan, LEGO
Technic-ek egiturak eta transmisio mekanikoak egiteko eskaintzen
zituen aukera ezberdinak jasotzen zituen.
Liburu honetan robotikaren bitartez ingenieritzan
sartzeko bidea erakusten du. Bertan proposatzen diren roboten
kontrola Handyboard mikrokontroladorea da. Robotikaren eremu
ezberdinak jorratzen ditu: mekanika, elektronika, programazioa...
|
 |
"Core Lego Mindstorms
Programming" Brian Bagnall 2002
| Brian
Bagnall-ek leJOS programazio inguruan interesatuta daudenentzat
idatzi du liburu hau. Brian leJOS-en sortzailetako bat da
(Java Virtual Machine para LEGO Mindstorms). 5 robot muntatzeko
urratsez urratseko instrukzioak eskaintzen ditu. Gainera,
distantzia sentsore bat eta "compass" sentsorea
(iparorratza) nola egin eta programatu erakusten du.
|
 |
"LEGO
MindStorms Interfacing" Don Wilcher 2002
"Building Robots with LEGO MindStorms" Mario eta
Giulio Ferrari Syngress 2002 (614 orrialde)
| Liburu hau oso
interesgarria da, eta ideia ugari eskaintzen du. Ez da instrukzioak
urratsez urrats eskaitzen dituen horietako bat, ezta programatzen
ikasteko gidaliburu bat. Ferrari
anaiak aspaldian dira ezagunak LEGO robotikaren zaleen
artean.
Liburu honetako atala nagusiak hauek dira:
roboten eraikuntza eta programazioa (geometria, transmisioak,
eraikuntza estrategiak, programazio hizkuntzak...); proiektuak
(joku elektronikoak, laberintoak...) eta lehiaketetarako ideiak.
Honez gain, gai hauekin erlazionatutako lotura ugari aurki
daitezke. |
 |
"Creative Projects with LEGO Mindstorms" Benjamin
Erwin, Seymour Papert Ed. Adisson Wesley 2001
| LEGO MindStorms sistemari
sarrera egin ondoren, testuinguru ezberdinetan (eskolan, etxean
eta lanean) garatutako 30 proiektu aurkezten ditu. Hauen artean
igogailu bat (lau pisu ezberdinen artean mugi daitekeena)
eta Fax bat auki ditzakezu (faxa LEGOren 8094 kaxa zaharrean
oinarrituta diseinatuta dago). Programazioari dagokionez,
ezagutzen ditudan liburuen artean hau da Robolab programazio
hizkuntza jasotzen duen bakarra (Investigator erabiltzen du
hainbat esperientzietan eta robot bat Internet-en bitartez
nola kontrola daitekeen erakusten du). RCXCode, NQC eta Visual
Basic ere erabiltzen ditu.
Liburua CD batekin saltzen da. Bertan proiektuen
urratsez urratseko instrukzioak jasotzen dira erabilitako
programekin batera. Gainera, roboten bideoak eta Robolab-en
demo bat eskaintzen ditu. |
 |
"ROBOLAB. Getting
started 3. Teacher's Guidde for RoboLab 2.5 Software"
Dra. Martha N. Cyr. LEGO Dacta Arg. 2001 (44
orrialde)
| Liburu honek
aurreko biak osatzen ditu. Bertan, 2.0 bertsiotik 2.5era dauden
berrikuntzak erakusten ditu. Ingelesez dago. Aurreko bien
osagarria da.
|
 |
"Joe Nagata's Lego Mindstorms Idea Book" Joe Nagata. Arg.
NO STARCH Press 2001
| Joe Nagatak bere liburuan 10 modelo
muntatzeko instrukzioak eskaintzen ditu. Batzuk nahiko sinpleak,
beste batzuk korapilatsuagoak. Besteak beste mugitzeko sistema
pneumatikoa erabiltzen duen robot bat eskaintzen du. Proiektuen
instrukzioak http://www.nostarch.con/?robotics
web orrian daude. |
 |
"Dave Baum's Definitive Guide to LEGO
Mindstorms (Technology In Action)" Dave Baum. Arg. Apress 2000.
| Dave Baum-ek NQC programazio hizkuntza garatu
zuen informatikoa da. Liburu honetan sarrera orokor baten ondoren
modelo eta proiektu interesgarriak eskaintzen ditu. Programazio
hizkuntzari dagokionez NQC eta RCX Code erabiltzen ditu. Kapituluz
kapitulu era progresibo batean sartzen ditu kontzeptu berriak.
Dakarren CD batean NQC eta eskulibulua datoz. Liburu honen Web
orrian hainbat instrukzio aurki daitezke.Nire iritziz oso gomendagarria.
|
 |
"Extreme Mindstorms: a Definitive Guide
to Lego Mindstorms" Dave Baum, Michael Gasperi, Ralph Hempel
eta Luis Villa. Arg. Apress 2000
| Lau idazle hauek arlo ezberdinetan espezializatuta
daude, eta bakoitzak hoberen egiten duenaz idatzi du. Dave Baum-ek
R.I.S. 2.0-z eta firmware berrirako egokitua dagoen NQC 2.2.
Ralph Hempel-ek pbForth-ekin lanean hasteko abiapuntua jartzen
du.Luis Villak LegOS-ekin gauza bera egiten duen artean. Eta
bukatzeko Michael Gasperik sentsore berriak egiteko ideiak eta
eskemak ematen ditu. Aurreko liburuak nahikoak ez direnerako.
Gomendagarria maila aurreratuan erabiltzeko. |
 |
"Introducing Robotics with Lego Mindstorms" Robert Penfold.
Arg. Bernard Babani LTD 2000
| Liburu honetan hainbat robot egiteko
urrats-urratseko instrukzioekin batera, programatzen ikasteko
gida aurkitzen da. Programatzeko Visual Basic eta RCX Code erabiltzen
ditu. |
 |
"More Advanced Robots with Lego Mindstorms" Robert Penfold.
Arg. Bernard Babani LTD 2000
| "Introducing Robotics with Lego Mindstorms"
liburuaren osagarria. Sentsore berriak egiteko instrukzio eta
eskema ematen ditu, besteak beste, soinu sentsorea, argi sentsoreak
eta ultrasoinuen sentsoreak. |
 |
"The Unofficial Guide to LEGO MINDSTORMS
Robots" Jonathan B. Knudsen Arg. O'REILLY 1999ko urria
| Hamaika kapitulutan zehar LEGO
MindStorms-en ikuspegi orokor bat ematen du. Kapitulu bakoitzean
modelo bat eraikitzeko gida eman ondoren programazioari ekiten
dio. Eraikuntza trikimailuak, mekanikako eraikuntza bitxi, biraketa
sistema ezberdinak deskribatzen ditu. Programazioari dagokionez,
hizkuntza bakoitzean gehiegi sakondu gabe, aukeran dauden gehienak
jorratzen ditu: RCX Code, NQC, pbForth, Visual Basic eta LegOS.
Bukaeran sentsore berriak egiteko ideiak eta eskemak ematen
ditu. Hau guztia Internet-eko helbide mordoska batekin. Liburu
honi buruzko informazio gehiago http://www.oreilly.com/catalog/lmstorms
helbidean. Nire iritziz oso gomendagarria. Argitaletxearen Web
orrian bere idazlan
batzuk irakur daitezke. |
 |
"Brick Layers. Creative Engineering with LEGO Constructions"
Sheldon Erickson eta beste batzuk. AIMS Education Foundation 1996.
| Liburu honek mekanikari
buruz lanerako fitxak biltzen ditu. Fitxa hauetan indarra
eta mugimendua transmititzeko sistema ezberdinak eta egiturak
deskribatzen ditu. LEGO elementuak erabiliz muntaketak egiten
ditu, eta jorratzen duen edukiari buruzko informazio orokorraz
gain lan prozedurak, eztabaidagaiak, gaian sakontzeko bideak
eta esperimentazioan hartutako datuak jasotzeko orriak. Maila
oinarrizkoa da, eta lehen hezkuntzan eta DBHko hasieran erabiltzeko
ideiak eskaintzen ditu. |
 |

Ondorengo batzuk argitaratuta daude baina ez ditut
ezagutzen
"Lego Mindstorms for Dummies" Michael Meadhra
"Jin Sato's Lego Mindstorms : The Master's Technique" Jin
Sato. (2001eko abuztua)
"Programming Lego MindStorms with Java" Farrai
(2002ko apirila)
|