:::::::::Robotikarekin jolasean::::::::::
Robotikarekin jolaseanLEGO robot txikia. Hasierako orriarekin lotura

Sarrera

Robotak zerekin muntatu
  LEGO MindStorms NXT
Mekanika
  Egiturak
Transmisioak
Pneumatika
Elektrizitatea eta Elektronika
Programazioa
  NXT-G Hezkuntza
RCX Robolab
NQC
SpiritOCX
RCXCode
IC
BrickOS
leJOS
Marrazketa
Erreferentzia
 

Dokumentuak
Bibliografia
Loturak

Modeloak
 

Gure modeloak
Lehiaketak
Proposamenak

Idioma castellano hasierako orria

Firefox

Azken eguneratzea: 08/07/08

Nirekin kontaktatzeko posta helbidea

 

Errelea

Errelea era elektromagnetikoan ireki eta ixten den etengailu bat dela esan daiteke.

Oso erabilgarriak dira automatismo elektrikoen diseinuan eta tentsio altuan dagoen zirkuitu bat tentsio baxuan dagoen beste batetik kontrolatzeko aukera eskaintzen dute. Azken funtzio honi esker RCXk tentsio altuan dauden zirkuituak edo intentsitate altua eskatzen duten ekipoak kontrola ditzake.

Errele baten egitura

Merkatuan mota ezberdinetako erreleak aurki daitezke, baina guztien funtzionamenduaren oinarriak berberak dira. Irudian konmutadore bat duen errele baten egitura ikus daiteke.

Proiektu honetan konmutadore bakarra duten erreleak erabili ditut, baina nahi izanez gero kontaktu gehiago duten erreleak erabil daitezke. Kasu guztietan normalean irekita (NO) edo normalean itxita (NC) moduetan erabili ahal izango dira.

Funtzionamendua

"b" bobinaren A1 eta A2 bornetan tentsioa aplikatzen denean harilketatik korrontea pasatzen da. Honen ondorioz, eremu magnetiko bat sortzen da eta "r" armadura "n" nukleora erakartzen du.

Armadura "1" kontaktuari mekanikoki lotuta dagonez "4" kontakturaino bultzatzen du. 1-4 kontaktua itxita mantenduko da bobinaren bornetan tentsioa dagoen bitartean.

Tentsioa desagertzen denean, "m" malgukiak armadura hasierako tokira eramango du. Ondorioz, 1-4 kontaktua irekita geldituko da eta 1-2 itxita.