| |
Argi-sentsorea
Sarrera
Beharbada
ikasgelan LEGOko argi-sentsore bat edo beste izango duzu, baina
beste bat gehiago behar baduzu oso modu errazean egin dezakezu,
eta gainera komertziala baino merkeagoa aterako zaizu.
Materiala
| Behar
duzun elementu elektroniko bakarra LDR bat da. Elektronikako
edozein dendatan eros daiteke.
Irudian
LDRa, eta behar diren LEGOko bi piezak (hemen erabilitakoaren
erreferentzia LDR MKY 76C348 da, eta bere prezioa 412 ptz
+ BEZa, hau da, 2.48€+BEZa). |
 |
LDR
erresitentzia
LDRa ezaugarri
berezi bat duen erresistentzia mota da: bere balioa eragiten dion
argiaren araberakoa da. Inguruko argiaren intentsitateak gora egiten
duenean erresistentziaren balioak behera egiten du, eta alderantziz.
Besteak beste, iluntzen denean argiak pizteko sistemak automatizatzeko
erabiltzen da.
Zirkuitua
| Zirkuitua
oso sinplea da, eta gainerako erresistentziekin gertatzen den
moduan polaritatea ez da beharrezkoa polaritatea kontuan hartzea. |
 |
Muntaketa
| Sentsore
hau muntatzeko modu ezberdinak erabil daitezke. Modurik sinpleena
motoreak eta sentsoreak konektatzeko erabiltzen kable bat moztea
eta bertan soldatzea da. Beste bat irudian ikus daitekeena da.
LDRa beheko pieza zuriak dituen konektoreetan soldatuta dago.
Honela, sentsorea LEGO kable batez konektatu ahal izango dugu. |
 |
Programa
Honelako
argi-sentsore bat sentsore pasibo bat da, hau da, ez dago elikatu
beharrik. Honen ondorioz, argi-sentsore moduan konfiguratu beharrean
Raw moduan erabiliko dugun ukitze-sentsore moduan konfiguratuko
dugu.
Visual
Basic eta NQC-n sentsore-mota ukitze sentsorea izango da eta sentsore-modua
RAW modua. Protzentajezko modua ere erabil dezakegu, baina Raw modua
askoz zehatzagoa da.
Oharrak
Badago
LDR-ren antzeko portaera duen beste osagai elektroniko bat, tenperatura
aldaketarekin batera bere erresistentzia aldatzen duen osagaia.
Horrelako batekin tenperatura sentsore bat egin daiteke. |