EZAUGARRIAK

 Edukinari dagokionez

·   Gizartearentzat eta gazteentzat kirolak eragiten duen ekarpena azpimarratuz, kirola egitera animatzen gaitu.

·   Adin guztietako publikoarentzat, bai haur zein helduentzat ere.

·   Dibulgatiboa, irudi ugari, testu laburrak eta hizkera ulerterraza (edonork ulertzeko modukoa).

·   Erakargarria, baina era berean zorroztasun eta zehaztasun zientifikoduna.

·   Edukin didaktiko eta pedagogikoak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onetsia.

·   OCDn eta oro har hezkuntzan zehar-lerroetan lantzen diren balioak bultzatzen ditu: hezkidetza (neska eta mutilen arteko berdintasuna), kulturaniztasuna, lankidetza, norberaren eta besteen gorputzaren onarpena, ohitura osasuntsuak, aisialdirako kultura...

·   Emakumearen partaidetza suspertzen da.

·   Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuko helburuak lantzeko baliabide egokia.

·   Kirolaren balio hezitzailea bermatzeko eta argitzeko aukera egokia.

·   ...

·   Ohitura osasuntsuak sustatzeko oparirik aproposena.

 

Egiturari dagokionez

·   30/25 arrazoi eta argudio; bakoitza bina orrialdetan:

      -   Ezkerreko orrialdean testu labur eta sintetikoa: hasieran haurtxoentzat egokitutako mezua eta jarraian helduentzako testu teknikoagoa.

      -   Eskubiko orrialdean marrazki didaktiko handia.


Hasierara itzuli