Itxaron segundu batzuk....doinua entzuten duzu?

   Bai  Ez

ZUREKIN: Begoņa Aldairen letra eta musika. Gernika taldeak zabaldu zuen.

Doinua gordetzeko, sakatu behekoari (eta gero: archivo, guardar como)

  Gorde

Kantak

Lirulaldi labur batek
zaitu nigana itzuli,
zurekin aurkitu naiz,
naiz bila ez ibili.
Gorputzak elkar ingura,
urtzea genuke gura.
Hemen ez zauden arren,
R-SA">
burrukan iraun dezadan
zaitut indar eta kemen;
faltsukeria, ohitura
diren kateak apurtzen.
Su eta Gar lor dezagun
Askatasun.

Nola ezaba daiteke
egun gorrien hatza,
heze dirauten zauriak
osatzea da gaitza.
Lurrean isuritako
zure odol tanta oro
jasoko dut banaka
nire malkoez oratuz,
zuk eta guk oihuka
eskatzen dugun fedea
erro sendoz sor dadin
garaitzeko, maitatzeko
eragin.

Eskuz esku ahal banendi
zurekin elkar behingoz
oskarbia agertuko
den egun hartarako.
Bide latz eta harri lehor
eutsi biziari gogor,
bular guztien lana
kartera eta korbatadun
txakur batzuen jana,
lurperatuko ditugu
inoiz izan ez dadin
fedez gaude, maite latz
elkarrekin.

Kantak

html>