| Itxaron segundu batzuk..., doinua entzuten
duzu?
BAI EZ |
HAURTXO TXIKIA: Oskorri. |
Doinua gordetzeko, sakatu behekoari (eta gero: archive, save as). |
| Haurtxo txikia negarrez dago, ama, emaiozu titia; aita gaiztoa tabernan dago pikaro jokalaria. La, ra, la... |
Aita jokuan, ama lanean, hauxe bai negargarria! Eskerrak zuri, lore polita; alaitzen duzu etxea. La, ra, la... |
Ardoa edan, txanponak galdu, horrelaxe dabil aitatxo. Jainko maitea, gutaz erruki, erruki ezazu amatxo. La, ra, la... |
| Inoiz aitatxo txintxotzen bada oi! zeinen esker haundia! Orduantxe nik bai ekarriko zapata berri txuriak. La, ra, la |
Begiak zabalik ametsetan ari naiz oso poliki, aitak eltzean zure papattak txiki ordez sartu dizkit. La, ra, la... |
Joku gaizto, txar, zikin, ziztrina, nondikan haugu sortua? Nire maitetxo kutun polita hik duk alferrik galdua. La, ra, la... |
| Ama gaixoa hainbeste lanez osoro zaihu hondatu; halere aitatxok errukirik ez dio batere hartu. La, ra, la... |
Negar eta negar beti
nahigabez inontxo ere pozik ez; ama zerura joan zenetik inortxok maitasunik ez. La, ra, la... |