| Itxaron segundu batzuk..., doinua entzuten duzu? |
MADALEN BUZTURINGO: Oskorri |
Doinua gordetzeko, sakatu behekoari (eta gero: archive, save as) |
| Madalen Buzturingo gauean gauean errondean dabiltza zure portalean. Ai! Madalen, Madalen! Ai! Madalen! Zure bila nenbilen orain baino lehen. |
Hasi goiko kaletik beheko kaleraino ezta ederragorik Madalentxo baino. Ai! Madalen, Madalen! Ai! Madalen! Zure bila nenbilen orain baino lehen. |
Zein ote da berorri horren famosoa, Madalen deritzona neskatza airosoa! Ai! Madalen, Madalen! Madalen nirea! Zure ondoren dabil bueltaka jendea. |
| Kalean gora behera isil eta serio, ilearen puntean zintea dario. Ai! Madalen, Madale! Madalen, Madalen! Madalen gaixoa! Seigarren batailoian daukazu majoa. |
Elizara joan eta belauniko jarri, lehenbiziko errezoa bere majoari; txikitxoa da baina bai konpondutxoa, kazadoreetako kabo aurrengoa. |
Txikitxo naizelako ez nazazu utzi, kapitan izanen naiz bihar edo etzi. Ai! Madalen, Madalen! Madalen maitea! Zu nahi zintuzket ba nire emaztea! |
| Goiko komentutikan eta kaleraino ezkontzeko asmotan makina bat dago. Ai! Madalen, Madalen! Ai! Madalen! Zure bila nenbilen orain baino lehen. |
Ikuste bakoitzean Madalen kalean zer poza sentitzen dut nire bihotzean! Ai! Madalen, Madalen! Madalen lorea! Nahiko nuke bazina betiko nirea! |