GORA TA GORA BETI: Letra G. Arestirena. Herriko musika. Oskorrik kantatzen du.
| Itxaron segundu batzuk..., doinua entzuten duzu? | ![]() |
Doinua gordetzeko, sakatu behekoari (eta gero: archive, save as). |
| Gora ta gora
beti, haik gora Lapurdi! Euskerak bizi gaitu eta bizi bedi. |
Gorantza doa agudo kapitala eta Lapurdi beti dago apala, aldrebesturik dago mundu zitala, konformatzen ez bagara ze pekatu mortala! |
| Gurea ez da bizi-modu normala lurra lantzeko haitzurra etantzeko haitzurra eta pala, lanaren truke kobratzen erreala. Benetan da miserable euskaldunon jornala. |
Munduan ezin bizi daiteke hala, merkatuetan dena gora doala, etxera eta zopa guztiz argala, kriseiluen oiloa ez da postre formala. |
| Obrero eta nekazari
leiala, zuena ez da errenta liberala. Diru zikinak putre motzak bezala botatzen dizu gainera hortxe bere itzala. |
Jabeek
dute kontzientzi zabala, kaskatu dute gure lurren azala, baina Lapurdi ez da hain zerbitzala; burruka garbian dago hori da printzipala. |