GERNIKAKO ARBOLA: Iparragirreren zortzikoa.
| Itxaron segundu batzuk..., doinua entzuten duzu? |
|
Doinua gordetzeko, sakatu behekoari (eta gero: archive, save as). |
| Gernikako Arbola da bedeinkatua, euskaldunen artean guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua, adoratzen zaiturutua, adoratzen zaitugu, arbola santua. |
Mila urte inguru da esaten dutela, Jainkoak jarri zuela Gernikako Arbola. Zaude, bada, zutikan orain ta denbora, eroritzen bazera, arras galdu gera. |
Ez zera eroriko, Arbola maitea, baldin portatzen bada, Bizkaiko Juntea. Laurok hartuko degu zurekin partea pakean bizi dedin euskaldun jendea. |
|
Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko |
Arbola botatzea dutela pentsatu, Euskal Herri guztian danok badakigu. Ea, bada, jendea, denbora orain degu, erori gabetanik eduki behar degu. |
Beti egongo zera udaberrikoa, lore aintzinetako mantxa gabekoa. Erruki zaitez, bada, bihotz gurekoa, denbora galdu gabe, emanik frutua. |
| Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko, eta bihotzetikan Jaunari eskatzeko. Gerrarik nahi ez degu, pakea betiko, gure lege zuzenak hemen maitatzeko. |
Erregutu diogun Jaungoiko jaunari pakea emateko orain eta beti, bai eta indarra ere zerorren lurrari, eta bendizioa Euskal Herriari. |