BAUTISTA BAZTERRETXE: Oskorri
| Itxaron segundu batzuk..., doinua entzuten duzu? |
|
Doinua gordetzeko, sakatu behekoari (eta gero: archive, save as). |
| Bautista Bazterretxe mutiko pijoa, niri gurdi ardatza ostuta dihoa. Beltzak eta txuriak ibiliko zaitu niri gurdi ardatza ematen ez badidazu. |
Gurdi ardatza ezik igitai eta area besteren behar gabe badaukat neria; sega, poto, labana, gainera bostortza ferian erosia daukat nik zorrotza. |
Nire idi pareak dauzka zintzarriak lepotikan zintzilik koilarez jarriak; gainera uztarriak eta kopetakoak ontza urre onekin erositakoak. |
| Zeronek nahiko gauza duzula diozu baina gurdi ardatza niri ostu didazu. Pagatu behar duzu larrutik ederki ez baduzu ardatza entregatzen aurki. |
Buru gogorrak badu berekin kaltea ez dudan gauza nola nahi duzu ematea? Zentzuak galdurikan aurkitzen zerade, bestela behintzat horrela ariko ez zinake. |
Gezur eta abar zabiltza Bautista, tranpean; Zu bezain gezurtirik ez da probintzian; Zure berri dakite inguruko denak, inguruko denak, ibiltzen dituzula gauza besterenak |