Itxaron segundu batzuk..., doinua entzuten duzu?

   Bai  Ez

BASATXORITXU: Herriko letra eta musika. Oskorrik kantatzen du.

 

Doinua gordetzeko, sakatu behekoari (eta gero: archive, save as).

  Gorde

Basatxoritxu mustur luzeak
asatxoritxu mustur luzeak
ez igan zerura bila:
aingerutxurik behar ezkero
horra hor nire mutila.
Bere musua elurra da eta
sua bihotza eta ezpainak
bertan urturik biziko dira
nire bularra eta zainak.
Ai, nork leukezan urrezko orratza,
urre mihise eta harria
urrez hasi eta amaitzeko
seintxu honentzat jantzia!
Larrosatxuak bost orri dauzka,
krabelinak hamabi;
gure umeak gura duenak
eskatu bere amari.


Neure leihoko zirrikituak
ilunabarraren begiak,
ene umea lo datzan arte
lo egin bei eguzkiak.
Argi go eguzkiak.
Argi goiztarra betor gurera,
betoz izartxu gautarrak,
ez beiz lotsatu hor ikusiaz
buruak ilun eta zaharrak
Begi bik ikuskizun bat dauke,
belarri biak zentzun bat,
usain bakarra surzulo biak,
bat zeru-lurrak jabetzat.
Batu beiz orain beti betiko
nire bihotza eta hirea,
seme maitea, maite izan daigun
hire eta nire egilea.

Kantak

>