Castellano Euskara

Juegos para pecé


Ez al da egia hainbeste grafiko disdiratsu, soinu efektu ikusgarriekin eta "joystick" indartsu eta motordunekin edertutako jokoetaz kokoteraino gaudela? Badirudi edukiz hutsik bainan zaborrez beteriko CDak gordetzera zigortuak ari garela programa ludikoak egiten dituzten entrepresek euren ekoizpenak sei CD baino gutxiagotan sartu ezin dituztelako.

Baina ez! Hona hemen akatsgabeko soluzioa! Nire diska gogor gainkargatuan gordetzen joan naizen Nimiñoak-baina-zeharo-dibertigarriak-diren-mini-jokoen bilduma txikia. Gende konkretu batzuri soilik gustatuko zaien kristoneko jokoak dira hauek, orduak emando dutelarik jolasten eta jolasten, askori nazka emango die ordea.

Beno, hona hemen jokoen zerrenda. Jeisteko beren izenetan klick egin eta listo. Datu esanguratsu moduan joko bakoitza zederrom batetan zenbat aldiz sartuko zitekeen jarri dut.


Volver a la página principal