Castellano Euskara

E-Zine (aldizkariak)


E-zineak (Electronic Fanzines) paperez egindako aldizkarien antzerako zerbait dira, baina ezberdintasun batzurekin:

Pila bat e-zine daude gai askori buruz. Hona hemen zenbait helbide:

Nomeleas Magazine
Irakurri nuen lehenengoa izan zen 4. aletik zihoanean eta ona iruditu zitzaidan. Hobetzen joan da, bai edukien aldetik eta bai aurkezpen mailan. Gaur egun (2000ko Iraila) 9. aletik doa. NeoBook Pro programarekin eginda dago eta DOS/Windowspean dabil.

Informatika, jokoak, emulatzaileak, anti-lehiatilak 95, etab. ERDARAZ.

Binary Zone
Beste aldizkari on bat. Hasi zenetik hoberantz jo du eta jende ugarik laguntzen du artikuloekin (nik ere baten bat bidali dut). HTMLren bidez eginiko aurkezpen egokia du, hala ere nabegatzaile modernoa behar du, JAVA darabilena, eta lehenengo zenbakiak ez dabiltza ondo Linuxeko Netscapean. Azkenengo aleetan GNU/Linuxi buruzko testuak badaude. Gaur egun (2000ko Iraila) 8. alea irtetzear dago.

Informatika, Linux, istorioak, bestelakoak, etab. MULTIPLAFORMA. ERDARAZ.

Resaka
Kritikak, kritikak eta kritika gehiago. Ez dut oso ondo ezagutzen, baina azken zenbakiek diseinu erakargarria dute.

HTML. MULTIPLATAFORMA. ERDARAZ.

Ya Te Digo
"Qbasic-en eginda dagoen aldizkari bakarra". Horixe da bere eslogana. NeoBook ere erabiltzen dute.

DOS/Windoes. ERDARAZ.

Ke Me Kuentas
Ez dut gehiegi begiratu, zenbaki bat ikusi nuen orain dela pare bat urte. ERDARAZ.
PC Fobia
Neobookekin eginda. DOS/Windows. ERDARAZ.
Paskal Zone
PASCAL lengoaian programatzeari buruzko edukiak. Aldizkaria bera Pascalen programatuta dago (nik ditudan zenbakiak bai, gutxienez) eta nahiz eta DOSean ibili VGA estandarra darabil, GNU/Linuxeko DOSEMU emulatzailean arazorik gabe dabilelarik.

PASCALen programatuta. DOS/Windows. ERDARAZ.

Partial Zone
Ez dut irakurri, beraz ezer ez deritzot.
NPI
Cybercomp-ek ateratako aldizkari honek indar handiarekin hasi eta interesgarria zen. Lehenengo bi zenbakiak NeoBook authorware programarekin eginda daude, hirugarrena ordea modu grafikoan haiek programatutako irakurle ("reader) bat erabiltzen zuen, zeinek aldizkariari originaltasun itzela ematen zion (programatzailea WASP izan zela uste dut). Baina misterio artean desagertu zen. Pena bat. Hiru ale argitaratu zituzten.

C lengoaian programatuta. DOS/Windows. ERDARAZ.

Rebel Zine
Star Wars trilogiari buruzkoa. Lehenengo alea soilik daukat, eta ez dakit ale gehiago dauden ala ez. Nolanahi ere ez dut gehiegi bilatu ez baitzait gehiegi interesatzen.
Ad Astra
Literatura Fantastikoa eta Zientzia-Fikzioari buruzko aldizkari ezinhobea. Eleberri mota hauek gustokoak badituzu bere helbide elektronikotik pasatu behar zara!

Lehenego Garaiko aleak: Neobook. DOS/Windows. ERDARAZ.
Bigarren Garaiko aleak: HTML. MULTIPLATAFORMA. ERDARAZ.


Volver a la página principal