Beraz, Mundua izan zen zazpigarren planeta. Mundua ez da edozein planeta! Ba dago ehun ta hamaika errege (errege beltzak ahantzi gabe, noski), zazpi mila geografo, bederatziehun tratalari, zazpi milioi ta erdi mozkorti, hiruehun ta hamaika milioi handiuste harro; honek esan nahi du beraz, bi bilioi pertsona nagusi dagoela, guti gora behera.
Munduaren neurriak nolakoak diren ideia bat euki dezazuen, zera esango dizuet: elektrizitate indarra asmatu baino lehen, benetako gau-argi piztaile harmada bat mantendu behar zela sei kontinentetan: laurehun eta hirurogoitabi mila eta bostehun eta hamaika gau-argi piztaile.
Pixkat urrutitik ikusita eragin distiratsu egiten zuen. Harmada honen mugimenduak opera ballet baten bezalakoak eginak ziren. Lehenik Zelanda Berria eta Australiako gau argi edo farola piztaileen txanda zetorren. Gero hauek beren argirioak pizturik lo egitera zihoazten. Orduan Txina eta Siberiako gau argi piztaileak dantzan sartzen ziren. Ondoren beraiek ere nonbait eskutatzen ziren. Geroxeago Errusia eta Indietako gau argi piztaileen txanda zetorren. Ondoan Afrika eta Europakoena. Gero Hego Ameriketakoena. Gero Ipar Ameriketakoena. Eta beren estzenan sartzeko ordenaz ez ziren inoiz oker ibiltzen. Miresgarria zen.
Ipar Poloko argiontzi bakarraren
piztailea eta hego Poloko argiontzi bakarraren bere kidea bakarrik, nagikeria
eta alferkeriaz bizi ziren: urtean bi aldiz lan egiten zuten.