Nere ustez, basa txori emigrapen
batez baliatu egin zen ihes egiteko. Joan zen eguneko goizean ederki apaindu
zuen bere planeta. Bere sumendi bizien kezuloak arretaz garbitu zituen.
Bi sumendi bizirik zeukan. Goizean gosaria berotzeko oso egokia zen. Sumendi
itzali bat ere ba zeukan euki. Sumendi itzalia garbitu zuen baita ere,
zeren zioen bezala. "Sekulan berpizten bada!" Sumendien kezuloak ongi garbiturik
baldin ba dira erregularki eta emeki emeki erretzen dira, erupziorik gabe.
Sumendiren erupzioak edo berpizteak, tximini suak bezalako dira. Bainan
jakina geure munduan txikiegi gara geure sumendien kezuloak garbitzeko.
Horregatik hainbeste kalte egiten digute.
Baoben azken aldaxkak erauzi zituen ere. Printze txikia apur bat ilun zegoen. Berriz ez zela inoiz itzuliko uste zuen. Bainan goiz hartan, etxeko lan ezagun guziak oso goxoak iruditu zitzaizkion. Eta lorea azken aldiz ureztatu zuen eta hura bere aterbean sartzeko prestatu zenean negar egiteko gogoa zeukala ohartu zen.
- Adio -esan zion loreari.
Bainan harek ez zion erantzun.
- Adio - berresan zuen.
Loreak estula egin zuen, bainan ez zen bere katarrorengatik...
- Parka iezadazu - azkenean esan zion- tentela izan naiz. Saia zaitez pozik izaten.
Loreak aurpegira ezer bota ez bait zion, harritu izan zen. Aterbea eskuan zeukala txunditurik gelditu zen. Eztitasun baketsu hura ez zuen ulertzen.
- Bainan baietz, nik maite zaitut -esan zion loreak. Nere faltarengatik ez duzu ezer jakin izan. Horrek ez du inolako garrantzirik. Ni bezain tentela izan zara zu ere baina. Ahalegin zaitez pozik izaten... Utz ezazu baketan aterbea. Orain ez dut nahi.
- Bainan haizea...
- Ez, ez naiz hain marranta,
gaueko haize freskoak on egingo dit. Ni lore naiz.
- Bainan piztiak...
- Tximeletak ikusteko bizpa-hiru
beldar jasan beharko dut ez? Oso eder omen da. Bestela nor etorriko zait
bisitan? Zu zeu urrun egongo zara. Pizti handiei dagokienez, ez diet beldur.
Ene hatzaparrak ba ditut.
Bere lau arantzak erakutsi zizkidan inuxenteki. Ondotik esan zuen:
- Ez zaitez hola gera, nardagarri da hori. Zuk erabaki duzu joatea. Zoaz.
Printze txikiak negarrez ikus zezan ez zuen nahi. Hain harro zen lore hura...