Lorea hobeki ezagutzen azkar ikasi nuen. Printze txikiaren planetan betidanik izan zen izan, zenbait lore sinple, petalo lerro bakar batez horniturik. Ez zuten ia lekurik hartzen eta ez zuten inor zirikatzen. Goizean belardian ernetzen ziren, gero iluntzean itzaltzen. Bainan Printze txikiaren lorea ez dakigu nondik ekarritako hazi batetik erne egin zen. Belar izpi egin zeneko beste loreen antzik ez zeukanez, hurbildik zaindu zuen printze txikiak. Baoba mota berri bat izan zitekeen... Bainan zuhaixka zerbait handitu zeneko, bere hartan gelditu zen eta lore nini bat prestatzen hasi zen. Izugarrizko lore pinpina eratzen ari zela ikusi zuenean, hartatik zerbait mirakulutsu aterako zela uste izan zuen; bainan bere ganbara berdearen babesean eder izateko apaintzen zen gure lorea. Koloreak kontu handiz hautatzen zituen. Emeki emeki janzten zen gure lorea bere petaloak banan banan egokituz. Loreak ez zuen mitxoleta bezala guztiz zimurturik irten nahi. Bere edertasunaren handienean nahi zuen agertu. Bai, bai! Oso koketa zen! Egun luze batzuez iraun zuen bere apainketa misteriosoak. Eta, egun batez, egunsentian berean bere burua erakutsi zuen.
Eta berak hain zehaztasun handiz lana egin zuela esan zuen aharrausika:
- Ah! Oraintxe itzarri naiz... Parka iezadazu... Bainan ez nago oraindik ongi orraztuta...
Bere mirespena ezin atxikiz esan zuen printze txikiak:
- Zein ederra zaren!
- Ez da? Loreak eztiki erantzun
zuen. Eguzkiarekin batera sortua naiz...
Printze txikiak lorea ez zela
oso apala igarri zuen, dena den, hain zen hunkigarri.
- Gosaltzeko ordua dela uste
dut. Esan zuen ondoren... Nitaz pentsatuko bazenu?
Eta printze txikiak guztiz nahasturik zegoela, ur fresko uruntzi baten bila joan eta, lorea urestaldu zuen.
Horrela bere harrokeria fidagaitzez laster oinazeztatu zen gure printzea.
Esate baterako, egun batez bere
lau arantzez mintzatuz, esan zion printze txikiari.
- Etor daitezke bai, tigreak
beren hatzaparrekin!
- Ez dago tigrerik ene planetan,
eta gainera tigreek ez dute belarrik jaten, esan zuen printze txikiak.
- Bainan, ni ez naiz belar bat,
loreak erantzun zuen eztiki.
- Parka iezadazu...
- Ni ez naiz tigreen beldur,
baina haize korronteek ikaratzen naute, ez al duzu haize aterbe bat izango?
"Haize korronteei ikara... Landare batentzat zoritxarra benetan... Ohartu zuen printze txikiak. Oso zaila da lore hau..."
- Gauez, aterpean ezarri behar nauzu. Oso hotz da zure etxean. Hau gaizki antolatua da. Neu natorren lekuan...
Bat batean gelditu zen, oraindik hazia zelarik etorria zen eta beste mundurik ezin izan zuen ezagutu loreak. Orduan ohartu zen lorea esan zuen gezur gixaixoaz eta bi edo hiru aldiz estula egin zuen, printze txikiak arrazoinik izan ez zezan:
- Eta...? Non da atordea?
- Haren bila nindoan ni, baina
zuk hitz egiten zenidan!

Loreak indar gehiagoz egin zuen estula, printze txikia urriki zedin. Printze txikia hasi zen loreaz mesfidatzen, nahiz bere amodioaren borondatea ona izan. Lorearen garrantzi gabeko hitzak zinezkotzat hartu bait zituen, guztiz zorigabea bilakatu zen printze txikia.
Zera esan zidan egun batez konfidantza gisan:
"Nik ez nion entzun behar izan, loreei ez zaie inoiz entzun behar. Loreak, begiratzeko eta usaintzeko dira. Nere loreak usain ona ematen zion planetari, halaere ni ez nintekeen hortaz poztu. Hainbeste nardatu ninduen hatzaparren historia harek samurtu behar izan ninduen..."
Esan zidan baita ere:
"Nik ez nuen ezer konprenizen, jakina! Egiten zuenaz juzkatu behar izan nuen eta ez bere hitzez. Harek lurrindatzen eta argitzen ninduen. Ez nuen handik inoiz ihes egin behar izan! Haren maltzurkerien atzetik bere samurtasuna asmatu behar izan nuen. Hain aldakor diren loreak! halaere hura maitatzen ikasteko gazteegia nintzen ni"