
Behin, sei urte nuelarik, basa-ohianaz "histoires vécues" zeritzan liburuan, guziz eder zen iduri bat ikusi nuen. Boa-suge batek basa-pizti bat irensten zuela zen ageri. Hona hemen marrazkiaren kopia.
Liburuak zioen: "Boa-sugeek beren harrapakinak oso osorik irensten dituzte mastikatu gabe. Ondoren ezin daitezke gehiago mugi eta sei hilabetez lo egiten dute digestioa bururatu arte".
Orduan luzaz pentsatu nuen ohianetako gertakizunotaz eta kolorezko arkatz batez neronek lortu nuen nere lehen marrazki egitea. Nere marrazki numero I:

Nere artelan bikaina pertsona nagusiei irakutsi nien, eta galdetu ere ia beldurtzen zituen ala ez.
Zera erantzun zidaten: "Zergatik sonbrero horrek beldurtu egingo gintuzke?".
Nere
marrazkiaz ez zuen sonbrerorik erakusten. Boa sugeak bere barnean elefante
bat dijestioan zeukala erakusten zuen.
Orduan,
pertsona nagusiek uler ahal zezaten, boa sugearen barrua marraztu egin
nuen. Beti explikazioak behar dituzte pertsona nagusiek, beti! Marrazki
numero 2 horrelakoa zen:
Pertsona nagusiek, bai boa suge irekien eta itxien marrazkiak bazterrera uztearen aholkua eman zidaten, hobe nuela geografia, historia, kalkulua eta gramatikari arreta handiagoz ekitea esanez. Halaxe, sei urte nuenean marrazkilari karrera ospetsua utzi nuen. Nere marrazkien arrakasta ikusiz guziz dezepzionaturik gelditu nintzen. Pertsona nagusiek berez, ez dute inoiz ezer ulertzen, eta beti eta beti azalpenak ematea nekagarri da haurrentzat.
Gauzak hala, beste bizibide bat bilatu behar eta hegazkinak gidatzen ikasi nuen. Handik hemenka hegaz egin nuen munduan zehar. Geografia, egia esan, oso baliagarri izan zitzaidan. Lehen begiradaz ba nekien Txina eta Arizona ez zirela gauza bera. Oso baliagarri da, gauez eta galdurik bagaude batez ere.
Horrela ene bizian harreman pilo bat eduki nuen anitz jende seriosekin. Pertsona nagusiekin luzaro bizi izan nintzen. Hurbildik ikusi ditut. Horrek ez du nere iritzia sobera hobetu.
Nere irudiko pertsona argitsu bat aurkitzen nuenean, gorderik neukan marrazki numero 1-en experientza egiten nuen. Benetan pertsona ulerkor zenez jakin nahi nuen. Bainan beti erantzun bera: "Hori sonbreru bat da". Ez nion orduan ez boa sugeez, ez basa ohianaz hitz egiten eta gorbatez mintzatzen nintzaion. Bai eta pertsona nagusia pozik gelditzen zen hain gizon jator eta zentzuko ezagutzean.
LEON WERTH-i - SARRERA - II