Autoebaluaketa        7.gaia: Landareak

   Ebaluaketa hau egiteko, marka ezazu hurrengo textua, eskubiko botoiari eman, eta inprimatzeko aukerari eman. Egin ondoren, behean duzun emaitzen orritxoa sakatu eta ondo egindako ariketak zehaztu. 6-tik behera atera baduzu, gaia berriz errepasatzea komeniko zaizu.      

    1. Gela batean landare bat dugunean, honen hostoak eguzkirantz bideratzen dira. Fenomeno honi deritzo:
    1. Nastia positiboa
    2. Nastia negatiboa
    3. Tropismo positiboa
    4. Tropismo negatiboa

    2. Zein sustrai mota da azenarioa?

    1. Parenkima.

    2. Faszikulatua.

    3. Tuberosoa.

    4. Napiformea.
    3. Izerdi landua ondoko elementuez igarotzen da:
    1. Ile xurgatzaileetatik.
    2. Baso zurkaretatik
    3. Lignina eta xilematik.
    4. Baso liberianoetatik.

    4. Sustraietan lau zati bereiz daitezke:

    1. Adartze gunea, gune piliferoa, hazkuntza gunea eta akaberako gunea.

    2. Adartze gunea, gune piliferoa, gune leuna eta akaberako gunea.

    3. Gune leuna, gune piliferoa, hazkuntza gunea eta akaberako gunea.
    4. Adartze gunea, gune piliferoa, hazkuntza gunea eta gune leuna.

    5. Hauetako baieztapen bat ez da zuzena, zein?

    1. Landareak ehunez osatutako organismo zelulanitzak dira.

    2. Landareak era heterotrofoan elikatzen dira, hau da,  elikagaiak organismo berak prestatzen ditu.

    3. Landareek sentikortasuna dute estimuluen aurrean.

    4. Landare zelulek animalien zelulengatik bereizten dituzten zenbait ezaugarri dituzte

    Esan egia ala gezurra diren: 

               6. Briofitoak pteridofitoak baino konplexuagoak dira.

            7. Espermatofitoak loreak dituzten bakarrak dira.

            8. Pteridofitoak bi belaunaldiko bizitza duten bakarrak dira.

            9. Gimnospermoan barruan haziak ez daude fruituen barruan babestuak.

            10 Lore hemafroditak lore asexualak dira.

 7.gaia                                                                                                                7ari-emaitzak.jpg (8242 bytes)