Autoebaluaketa        2.gaia: Beroa eta tenperatura

   Ebaluaketa hau egiteko, marka ezazu hurrengo textua, eskubiko botoiari eman, eta inprimatzeko aukerari eman. Egin ondoren, behean duzun emaitzen orritxoa sakatu eta ondo egindako ariketak zehaztu. 6-tik behera atera baduzu, gaia berriz errepasatzea komeniko zaizu.      

1. Kalkulatu zenbat bero eman behar diogu 2 Kg-tako burdin zati bati, dugun 10ºC-tatik  50ºC-tara pasatzeko.

2.  15 Kg urreari 110.000 j-etako beroa emanda, zenbat igo da bere tenperatura edo, beste erara esanda, zein izan da tenperatura aldaketa?

3.   Zenbat bero askatu da 2 kgr ur –25º C-tatik –50 ºC pasatzerakoan?

4.   Aluminioa dugu, 6 kgr eta 15ºC-tara dagoena, horretarako 80 KJ eman badizkiogu zein da azken tenperatura?

    5.Esan ezazu egia ala gezurra diren (E /G ):
  1. Eskuetan duzun boligrafoa kondukzioz berotu da.

  2. Egoera aldaketetan tenperatura ere aldatzen ari da.
  3. Gorputz baten partikulak gelditzen badira 273ºK-tan dagoela esan nahi du.
  4. Plateraren salda konbekzioz berotzen da.
  5. Sublimazioa, solidotik likidora igarotzea da.
  6. Fusioa solidotik likidora igarotzea da.

     6. Bero espezifikoa:

      a) Tenperatura hartu ondoren ematen duen emaitza da.

        b) Gorputz bakoitzak beroa jasotzeko duen gaitasuna da.

        d) material bakoitzak duen tenperatura da.

    7. Beroaren efektua...

        a) Bi dira:egoera aldaketak eta zabalkuntzak dira.

        b) Gorputz bakoitzaren bero espezifikoa da.

        d) Asko berotzen direla eta tenperatura igotzen dela.

   8. Likido eta gasen berotzeko erari deitzen zaio:

        a) Konbekzioa.

        b) Sublimazioa.

        d) Erradiazioa.

     9. Kelvin eskala:

        a) Gurearen antzekoa da, bakarrik 273ºK kandu behar ditugula.

        b) Eskala absolutoa deitzen da, 0ºK = -273ºC

        d) Lor dezakegun tenperatura bajuena da, hau da -273 ºK

    10. Gorputza baten partikulek duten energiari deitzen zaio:

        a) Bero espezifikoa.

        b) Beroa.

        d) Barne energia

2.gaia                                                                                                                    2ari-emaitzak.jpg (11743 bytes)