Meteorizazio fisikoa (edo mekanikoa): tenperaturaren aldaketek harriak puskatzea eragiten dute. fenomeno atmosferikoek ere eragin handia dute (euria, haizea,...). Adibidez, diaklasetan (harrietako zuloak) ura sartu eta izozten denean, harria pusatzen da. Meteorizazio kimikoa: materialak oxidatuz, disolbatuz,e.a... harriak deskonposatzen dira beste konposatu batzuk emanez. Meteorizazio biologikoa: landareen sustraiek edota animaliek eragindakoa da, harriak zartatuz, pitzatuz edo zulatuz.. Porositatea: bikor mineralen arteko hutsunen arabera dago (hutsune gehiago, porositate gehiago). Porositate handiko lurrek hezetasuna oso azkar galtzen dute (area adibidez). Iragazkortasuna: ura lurzoru horretatik igarotzeko gaitasuna da, porositatearen araberakoa da. Hezetasuna: Euritik datorren ura da. Lurra bustintsua bada, ura ez da pasako eta gainaldean geratuko da. Aireztapena: oso garrantzitsua da izaki bizidunentzat. Urak libre uzten dituen poroetan dago airea. Tenperatura: lurtzoru batzuk besteak baino gehiago berotzen dira. Lurzoruaren konposizioaren arabera propietate berezi batzuk izango ditu: kaltzioa badu, potasioa, sodioa,e.a... Azidotasuna ere oso garrantzitsua da izakientzako batez ere. pH-ren eskala erabiliz ikusten da lurzoru baten azidotasun maila. |
|
|