3.gaia               Atmosferaren dinamika             

1.- Atmosferaren tenperatura
2.- Presio atmosferikoa
3.- Hezetasun atmosferikoa   
4.- Haizea
5.- Hodeiak
6.- Euria
7.- Fronteak

        Atmosferaren tenperatura

 Atmosferaren tenperatura eguzkiaren erradiazioari zor zaio. Lurraren mugimenduek bertako tenperaturan efektu jakin batzuk eragiten dituzte:

Lurraren errotazioak: eguneroko tenperatur aldaketak sortzen ditu (gaua eta egunaren arabera aldatzen da tenperatura, ez da?).

Lurraren translazioak, eguzkiaren inguruan: urtaroen aldakuntzak sortzen ditu.

  gora

            Presio atmosferikoa

Atmosferan dagoen aireak masa du, beraz pisua duenez, lurraren gainean indarra egiten du, hauxe da presio atmosferikoa.

S.I-ean Paskal erabiltzen da neurtzeko, baina badaude beste unitate batzuk (milibare eta atmosfera esate baterako).

Presioa neurtzeko tresna barometroa deitzen da. 

Presio atmosferiko altua dagoen tokian Antizikloia (A) dagoela esaten da. Eguraldi egonkorra izaten ohi da. Presio bajua dagoen gunean Borraska (B) dagoela esaten da (eguraldi ezegonkorra izaten da bertan)

   gora

            Hezetasun atmosferikoa

Bi hezetasun kontzeptu erabiltzen dira eguratsaren azterketan:

Hezetasun absolutua:

Tenperatur jakin batetan metro kubiko batetan sartzen den ur lurruna izango litzateke.

Hezetasun erlatiboa:

Leku batetan tenperatur jakin batetan dagoen ur lurruna eta gehienez egon zitekenaren arteko erlazioa. %-tan ematen da, eta gehien erabiltzen dena da..

  Hezetasun erlatiboa higrometroarekin neurtzen da.

gora

            Haizea

Airearen leku aldaketa da, presio altuko guneetatik baxuko guneetara higitzean sortzen da.Bi haize mota daude:

Betierekoak: leku jakin batzuetan erregularrean izaten direnak. Aldizkakoak  norantza aldatzen dutenak, adibidez brisak eta  montzoiak

      Haizearen intentsitatea anemometroarekin neurtzen da.

      Haizearen norantza, haize-orratzarekin neurtzen da.

gora

            Hodeiak

Ur tanta mikroskopikoa dira, atmosferan dauden partikula txiki batzuen inguruan daudenak.Beraz ur lurruna kondendentsatuz sortzen dira hodeiak.

Kumuluak: hodei handiak dira, oso azkar sortzen direnak. Kumulunimboak sortzen direnean askotan prezipitazioak sortzen dira.

Estratuak: gune baxuetan sortzen diren hodei eta behelainoak dira.Askotan grisak izaten dira.

Zirruak, altuera handiko hodeiak dira

   gora

            Euria

Hodeien ur tanta txiki horiek elkartzen direnean, pisua hartu eta erortzen dira. Euria plubiometroarekin neurtzen da.

3 euri mota daude: orografikoa: mendiak daudelako.

                             frontala: fronte hotza eta beroa talka egiten dutelako.

                             konbekziokoa: aire hezea hotz batekin elkartzerakoan.

   gora

            Fronteak

Bi aire masen arteko muga frontea deitzen da. Fronteak dauden tokietan (hotza edo beroa)eguraldi aldaketak sortzen dira gehienetan. Fronteen azterketa egiteko eguraldiaren mapak erabiltzen dira, bertan fronteak adieraziz.

gora