|
1.gaia Higidura eta indarrak
3.- Higidura motak: Uniformea, uniformeki aldatua eta aldakorra Magnitudeak eta unitateak bereizten. Askotan gertatzen zaigu ez dugula bi hauen arteko desberdintasunarik ikusten, oso desberdinak izan arren. Magnitudea :
ZER neurtzen ari gara? Adibidez luzera, tenperatura, abiadura Unitatea: ZERTAN neurtzen dut? (zenbakien atzean jartzen dira gehienetan) m, ºC, Km/h,... Zinematika, mugimenduak aztertzen dituen zientziaren atala da. Bertan lau magnitude garrantzitsu aztertzen dira: Espazioa (m-tan neurtzen da) Denbora (sg-tan neurtzen da) Abiadura (m/sg-tan neurtzen da) Azelerazioa (m/sg2 -tan neurtzen dena)
Honen arabera hiru higidura mota daude: Abiadura konstantea edo uniformea: abiadura ez da aldatzen, beti berdin dijoa. Abiadura uniformeki aldatua: azeleratzen dijoa, baina beti kantitate berdinez (grabitatearekin gertatzen da hau). Abiadura aldakorra: edozein erara azeleratzen du . Higidura mota bakoitzak bere grafiko bereziaz agertzen zaigu:
Newtonek hiru printzipio sortu zituen: 1.- Inertziaren printzipioa: masagatik gorputzek higiduran jarraitzen dute. 2.- Azelerazioa: zenbat eta masa handiagoa, indar gehiago egin beharko dugu, azelerazio handiagoa lortzeko ere, indar gehiago beharko dugu: F= m.a 3.- Akzio-erreakzioa: edozein indarrari kontrako beste indar bat erantzuten dio, aurkako norantzarekin. Pisua: indar bat da, beraz Newton-etan neurtzen da. Pisua grabitatearen indarraren eraginez sortutako indar bat da. Honen arabera, ilargian pisua aldatuko zen. Gehiago ala gutxiago pisatzen dugu bertan? Dinamometroa erabiliz neurtzen da. P= m. g Masa: gorputzek duten materia kantitatea da. Kg-tan neurtzen da. Masa ez da aldatzen ez lurran ezta beste planeta batetan. Masa neurtzeko balantza erabiltzen da. |
|
|