Abantotik bereizi berri den Bizkaiko kostaldeko udalerria. Betidanik bertakoek itsasoa izan dute bizibide, baina emaitzak ez dira oso garrantzitsuak izan eta gaur egun jarduera honek ez du bizirik irauten. Zierbenan xarmaz betetako portua aurkitzen dugu, bertan arrantzuntzi txikiak eta jatetxeak daude.

Auzoak: La Cuesta-Aldapa, Portua.

Egin beharreko bisitaldiak: Arrantza-portua. Lucero mendirainoko ibilaldia.

Bertako Jaiak: Ekainaren 29an, San Pedro. Urriaren 15ean, Abantotik bereizi izana ospatzen du.

Gastronomia: Plantxan egindako arrain eta itsaski freskoak Portuaren inguruan dagoen edozein jatetxetan.