TRUCIOS
Enkartazioetako udalerria. Bere bizimoduak Bizkaiko eta Kantabriako osagaiak ditu. Batez ere ekonomiak abeltzaintza du ardatz eta lurrek oso bazka gozoak ematen dituzte. Gaizki komunikatuta dagoenez, udalerri hau bere burua hornitzen ahalegindu da etxeko industria txikiaren eta zerbitzuen bidez.

Auzoak: La Iglesia, Basinagre, Pando, Cueto, Recueto, Gordon, La Cruz.

Egin beharreko bisitaldiak: Zezen-plaza eta eguzki-erlojua dituen San Pedro Romaņakoa Eliza. XVIII. mendeko zezen-plaza duen San Roke Baseliza. XVIII. mendeko zezen-plaza duen La Caridad Baseliza. La Miel historiaurreko leizeak. Eguzki-erlojua duen Tueros Jauregia.

Bertako Jaiak: Ekainaren 29an, San Pedro, zaindariaren jaia. Uztailaren 2an, Santa Isabel, Cueton. Abuztuaren 16an, San Roke. Abuztuaren 17an, San Rokillo eta abuztuaren 18an, Txakurraren jaia.

Gastronomia: Idiazabal erako gaztak. Eta Gaztaren Azoka azaroan.