Enkartazioetako udalerria. Mende honetara arte ekonomiak nekazaritza zuen ardatz, baina gero industria nagusitu zen alde horretako mea-ustiategiak direla-eta, bestetik, azken urteotan meatze-jarduerak gutxitu egin direnez, abeltzaintzari ekin diote. Avellaneda auzoan Enkartazioetako Juntetxea dago. Oso ondare arkitektoniko garrantzitsua du: galtzada erromatarra, mea kiskaltzeko labeak, besteak beste. Izadia eta senderismoa maite dituztenei bi jolasgune eskaintzen die, "Santa Ana" eta "San Roke". Udalerriak bolatokia ere badu.

Auzoak: Mercadilloko Kontzejua, Alen, Avellaneda, Beci, El Arenao, El Castaņo, Jarralta, Las Barrientas, Las Muņecas, Las Rivas, Rojadillo-Baluga, San Martin de Carral.

Egin beharreko bisitaldiak: Gaur egun Museoa den Avellanedako Juntetxea (XIV. mendekoa). Zezen-plaza eta eguzki-erlojua dituen San Roke Baseliza. San Bartolome Baseliza. Loyzaga Jauregia. Margarita Meatzeko labeak. Urrutia Dorretxea. La Puente Dorretxea. Eguzki-erlojua duen Botika Jauregia. Angulo Tabernako eguzki-erlojua.

Gastronomia: Indabak, txerrikiak, txorixoa eta odolostea batez ere.Txarkuteriaren Azoka martxoaren lehen igandean.