menura


1. JARDUERA: Estrategia jokoa

Joko arauak

1) Jokalari birentzako jokoa da: zu eta ordenagailua. Zu hasiko zara.

2) 5x5 lauki duen taula bat dugu. Hasteko, goiko lerroko lauki batean klikatu behar duzu. Horrela lauki bat markatuko duzu (O). Gero, ordenagailua botoia klikatu, bere txanda delako. Ordenagailuak, ezin du markatu edozein laukitan, zuk markatu duzun laukiaren ezkerrekoan, eskuinekoan edo juxtu-juxtu beheko laukian, hain zuzen.


3) Ondoren, zure txanda denez, beste lauki batean klikatuko duzu, ordenagailuaren eskerreko, eskuineko edo beheko lauki batean. Gero, ordenagailuaren txanda izango da.

Helmugara heltzen den lehenengoak irabaziko du.

(klikatu lehenengo lerroko lauki batean)


a) Jokatu irabazi arte. Ba al dago posiziorik beti irabaztera eramaten zaituztenak? Idatzi irabazteko eman beharreko urratsak.

b) Irudikatu paper-orri batean 6x6 laukidun taula bat. Idatzi irabazteko modua, joko arau berdinekin.