
1. JARDUERA: Aztarna ekologikoa
Munduko lur emankorrak (basoak, larreak, laborantzak eta itsasoak) biztanle guztien artean bananduz gero, gutariko bakoitzari 1,8 hektarea (ha) egokituko litzaiguke. Bi futbol-zelai pertsonako gutxi gorabehera.
Hala ere, herri batzuen biztanleek 1,8 ha baino gehiago behar dute beraien kontsumo beharrak asetzeko.
Zenbat hektarea behar duzu zuk? Hori jakiteko egin pantailako testa.
(pantailako galderak erantzun ondoren, klikatu ikur berdea)
a) Zenbatekoa da zure aztarna ekologikoa? Zer adierazten du zenbaki horrek?
b) Egin testa berriro. Aukeratu erantzunak zure aztarna ahalik eta txikiena izan dadin. Zenbateko aztarna lortu duzu?
c) Egin testa berriro. Aukeratu erantzunak zure aztarna ahalik eta handiena izan dadin. Zenbateko aztarna lortu duzu?
_________________________________________________________________________________________
2. JARDUERA: Oreka ekologikoa
Munduko 11.520.000.000 hektarea emankorrak 6.400.000.000 biztanleen artean bananduz gero, herritar bakoitzak 1,8 ha erabili ahal izango lituzke, munduaren oreka ekologikoari eutsi ahal izateko (11.520.000.000 : 6.400.000.000 = 1,8 ha).
1,8 baino handiagoa bada gure aztarna ekologikoa, beste herritar batzuei dagozkien baliabideak jasotzen eta xahutzen ari gara, eta gainera, ingurumenean kaltea eragiteaz gain, egoera larria uzten ari gara hurrengo belaunaldientzat.
1,8 ra bitartekoa bada aztarna ekologikoa, gizarte baten garapena iraunkorra da.
a) Euskal Herrian dagoen garapen eredua iraunkorra al da? Eta orekatua al da? Zergatik?
(klikatu pantailan)
b) Ameriketako Estatu Batuetako biztanleen batez besteko aztarna ekologikoa munduko altuenetarikoa da. Kongoko Errepublikarekin alderatuta, zenbat aldiz handiagoa da?
c) Euskal Herriko biztanleen batez besteko aztarna ekologikoa kontuan hartuta, zenbateko hedadura eduki beharko luke Euskal Herriak, beste herritarren baliabideak ez xahutzeko?
Euskal Herriaren datuak:
Biztanle kopurua: 3.000.000 inguru
Hedadura: 20.947,2 km2 = 2.094.720 ha
(azaldu nola egin duzun)
d) Gutariko batzuk, batez ere, herrialde garatuenetan bizi garenok, ur ugari alferrik galtzen dugu, etxetresna elektrikoak gehiegi erabiltzen dugu, urrutiko lurraldeetan ekoiztutako elikagaiak kontsumitzen ditugu, autoz eta hegazkinez bidaiatzen dugu, plastiko-ontziak etengabe erabiltzen ditugu eta hondakin asko sortzen dugu. Baliabide horiek guztiak erabiltzean, basoak, oihanak, larreak, arrezifeak... hondatzen eta xahutzen ari gara.
Nekazaritzako inguru batean bizi direnek, berriz, ur eta elektrizitate gutxiago kontsumitzen dute, beraien produktuak jaten dituzte, oinez edo zaldiz bidaiatzen dute eta askoz hondakin gutxiago sortzen dute.
Horrela, batez beste, Estatu Batuetako herritar baten aztarna ekologikoa 9,6 hektareakoa den bitartean, Kongoko Errepublikako batena 0,5ekoa da.
Lurreko herritar guztiek estatubatuarren bizimodua eramango bagenu, zenbat Lur beharko genuke oreka ekologikoa mantentzeko?
Eta herritar guztiak kongoarrak bagina, zenbat Lur beharko genuke oreka mantentzeko?
(azaldu nola egin duzun)