ZENBAKIAK EGIPTON

 


Zenbakiak

Nola jaio ziren?
Zer dira zenbaki-sistemak? Zer nolako ezaugarri ditu gure zenbaki-sistemak?

1. Jarduera

Irakurri arretaz pantailakoa.

Sakatu "klikatu" botoia lehenengo zenbakiak ikusteko, eta erantzun beheko galderei.


a) Lehenengo gizakiek eskuak erabiltzen zituzten kontatzeko. Gero, idazten hasi zirenean, zenbakiak agertu ziren.
 
Munduko zein gunetan agertu ziren lehenengo zenbakiak? Zein urtetan, gutxi gorabehera? 

b) Historian zehar asmatu diren idazteko moduak zenbaki-sistemak deitzen dira.
Pantailan Txina, Mesopotamia, Yucatán (Maiak), India, Egipto eta Erromako zenbaki-sistemak ikusi dituzu.
Ordenatu zenbaki-sistema horiek sortze-datak kontuan hartuta, zaharrenetik modernoenera (ez baduzu gogoan begiratu berriro goiko pantailatxoan)

c) Gaur egun guk geuk sistema hamartarra erabiltzen dugu. Dakizunez, hamar ikur ditugu zenbakiak idazteko: 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9.
Hamar ikur horiek baliatuz, gai gara zenbaki guztiak idazteko. 

Pantailan zenbaki-sistemen lehenengo bost zenbakiak ikusi dituzu. Horietatik, zein da gure zenbaki sistema hamartarraren antzekoa?


d) Erromatarren zenbaki-sistemak zazpi ikur (letra) zituen: I, V, X, L, C, D, M.

Ikur horiek konbinatuz, beste zenbaki guztiak idazten zituzten.

Erromatarren bost zenbakiak giza gorputzeko zein atalaren antza du?
Eta hamar zenbakiak? (goiko pantailatxoan agertzen da)

 


2. Jarduera

Sartu pantailan eta aztertu Egipton erabili zituzten zenbakiak.

(egin ariketak)


Zenbat ikur erabiltzen zituen Egiptoko zenbaki-sistemak?


3. Jarduera

a) Idatzi pantailan Egipton erabilitako zenbakiok: 5, 10, 25, 54 eta 60

 


b) Idatzi pantailan zenbakiok: 357, 600, 1001, 10000, 555, 99999, 300000. 

c) Zein da pantailan idatz daitekeen zenbakirik handiena?


 

4. JARDUERA: Haur galduaren bila

Haurtxo bat piramideetan galdu da. Aurkitu ezazu.

 

 


Zein da piramidean sartzeko pasahitza?