MESOPOTAMIA - MAIAK- HAMARTARRAK

 


Zenbakiak

Mesopotamian, zein zenbaki erabili zuten? Eta, erta-amerikan, Maia zibilizazioak?

1. Jarduera

Sartu pantailan eta aztertu Mesopotamian erabili zituzten zenbakiak.

(egin ariketak)


a) Zenbat ikur erabiltzen zituen Mesopotamiako zenbaki-sistemak?

b) Ikurrak multzotan idazten dira. Horrela, 1, 2, 3... zenbakienak 1. multzoan daude.

Zein zenbakitatik aurrera daude ikurrak 2. multzoan?



2. Jarduera

a) Idatzi pantailan zenbakiok: 100, 120, 240, 500, 600, 750, 1000, 1200, 10000.  
 

 

b) Azaldu nola idazten diren 200 eta 300 zenbakiak.

c) Zein da idatz daitekeen zenbakirik handiena, ikurrak 1. multzoan soilik idatzita? 

 d) Eta ikurrak 2. multzoan ere idatzita?

 e) Eta pantailan idatz daitekeen zenbakirik handiena? 

f) "V" ikurrak, 1. multzoan, 1 balio du.

Zenbat balio du ikur berak bigarren multzoan? Eta hirugarrenean?

Arbelean beste multzo bat jarriz gero (4. multzoa), zenbat balioko luke multzo horretan ikur horrek?

 


3. Jarduera

Idatzi zure zenbakiekin pantailako sei zenbakiak:


 

 


4. Jarduera

Sartu pantailan eta aztertu maiek erabili zituzten zenbakiak.

(egin ariketak)


a) Zenbat ikur erabiltzen zituen maien zenbaki-sistemak?

b) Ikurrak mailatan idazten dira. Horrela, 0, 1, 2, 3... zenbakienak 1. mailan daude.

Zein zenbakitatik aurrera daude ikurrak 2. mailan?



5. Jarduera

a) Idatzi pantailan maien zenbakiok: 4, 6, 10, 15, 20, 30, 35, 40, 50 eta 60

 

 

b) Idatzi pantailan zenbakiok eta bete taula: 65, 70, 95, 100, 200, 500, 600, 1001 eta 3000

(lehena egina duzu)


65

70

95 100 200 500

600

1001

3000

3. maila










2. maila


...








1. maila


__









c) Zein da idatz daitekeen zenbakirik handiena, ikurrak 1. mailan soilik idatzita?

d) Eta ikurrak 2. mailan ere idatziz?

e) Eta pantailan idatz daitekeen zenbakirik handiena?

f) "." ikurrak, 1. mailan dagoenean, 1 balio du.
Zenbat balio du ikur berak bigarren mailan? Eta hirugarrenean?
Pantailan beste maila bat jarriz gero (4. maila), zenbat balioko luke multzo horretan ikur horrek?


6. Jarduera

Guk gaur egun erabiltzen dugun zenbaki-sistema Asiatik etorri zen, eta "zenbaki-sistema hamartarra" deitzen diogu.

a) Zenbaki bat irudikatzeko, nahikoa da makilatxo batzuk eta kolore ezberdineko bolak izatea (begiratu pantailako egurrezko tresna).

Irudikatu bertan 25  zenbakia (sakatu "+"/"-" botoiak). 
 


b) Zenbat balio du bola berde batek? Eta beltz batek?

c) Zein da pantailan irudikatu dezakezun zenbakirik handiena?

d) Zenbat balio du bola gorri batek? Eta zuri batek?

e) Irudikatu 590, 6.043, 346.708, 1.507.804 eta 20.000.000.

Bete ordenatako taula (lehenengoa egina duzu).

Zenbakia
HMilioi
Milioi
EM
HM
M
E
H
U
590
. . . . .
5
9
0
643
. . . . . . . .
6.043
. . . . . . . .
346.708
. . . . . . . .
1.507.804
. . . . . . . .
20.000.000
. . . . . . . .

 

f) Zenbaki bat irudikatzeko 7 bola erabili ditugu: 3 laranja eta 4 urdin. Zein zenbaki da?


7. Ariketa

Sistema hamartarra kokapen sistema dela esaten da (kokapenaren araberakoa). Zifra bakoitzak leku bat du, eta betetzen duen lekuaren araberako balioa. Adibidez, 8 zifraren balioa ez da bera zenbakiotan:

  827 --> 8 zifrak 800 unitate balio ditu
  381 --> 8 zifrak 80 unitate balio ditu
  508 --> 8 zifrak 8 unitate balio ditu


a) 13458 zenbakian, zenbatekoa da 3 zifraren balioa?

b) Eta 5 zifrarena?

c) Jarri 78.561 eta 345 zenbakiak ordenatako taulan. Gero, idatzi adibidean bezela.

 

hamar
milakoak
x10000

milakoak 
x 1000

ehunekoak
x 100

hamarrekoak x 10

 unitateak

3.458

 

3

4

5

8

78.561 

.

.

.

.

.

345 

.

.

.

.

.


Adibidea: 3.458 = 3 x 1000 + 4 x 100 + 5 x 10 +8


 

8. Ariketa

Zein da laukitxo horian falta den zenbakia?

 a)   5x100+
  x10 + 8  =  548
b) 6x1000 +
  x100 + 3 =  6703
c)  
  x10 + 2  =   32