Perimetroa eta azalera

 


Perimetroa eta azalera

Zer dira? Nola neurtzen ditugu? Zein da bien arteko desberdintasuna? 

1. JARDUERA

Margotu futbol zelaiaren perimetroa. Gero, saskibaloiko kantxarena.

(sartu pantailan) 

a) Zenbatekoa da pantailako saskibaloi kantxaren luzera? Eta zabalera? Eta perimetroa? (bete taula)

 

 
luzera
zabalera
perimetroa
futbol zelaia
100
60
320
saskibaloi kantxa
.
.
.


b) Tenis kantxa baten luzera eta zabalera ezagututa, nola kalkulatzen duzu kantxaren perimetroa?

 


2. Jarduera

Sartu pantailan eta ikasi zirkunferentzia baten perimetroa neurtzen.


a) Diametroa 2 m-koa denean, zirkunferentziaren perimetroa 6,28 metrokoa da (diametroa halako 3,14 da).
Diametroa 5 m-koa denean, zenbatekoa da perimetroa? (bete ezazu taula) 

 
diametroa
perimetroa
zirkunferentzia
2 m
3,14x2=6,28 m
zirkunferentzia
5 m
...

b) Zirkunferentzia baten perimetroa kalkulatzeko formula:

        Perimetroa = 3,14 x diametroa 

Formula honekin kalkulatu zirkunferentzia baten perimetroa, diametroa 3 cm-koa izanik.


3. Jarduera

Irudiko lauki gorrixka 6 metro luze eta 4 metro zabal da. Laukiaren perimetroa eta azalera neurtu ditzakezu botoi zurietan klikatuz.

(bete beheko taula)




a)  Aldatu luzera eta zabalera botoi gorriak sakatuz.

Luzera
Zabalera
Perimetroa
Azalera
6 m
4 m
.
.
10
2
... ....
3
7
.. ...
8
1
... ..
1
1
...
.

 

b) Luzera eta zabalera ezberdinekin perimetro bera lortu dezakezu. Osatu taula 16ko perimetroa duten lauki ezberdinen neurriekin (bat egina duzu)

Luzera
Zabalera
Perimetroa
Azalera
4 m
4 m
16 m
16 m2
.
.
16 m
...
.
.
16 m
...
.
.
16 m
...

c) Luzera eta zabalera ezberdinekin azalera bera lortu dezakezu. Osatu taula 36ko azalera duten lauki ezberdinen neurriekin (bat egina duzu)

Luzera
Zabalera
Perimetroa
Azalera
9 m
4 m
26 m
36 m2
.
.
...
36 m2
.
.
...
36 m2
.
.
...
36 m2

d) Nire ikasgela laukizuzen bat da: 15 m luze eta 8 m zabal.
Zenbat metrokoa da ikasgelaren perimetroa? Eta zenbatekoa da azalera? 

e) Zein da azaleraren eta perimetroaren arteko desberdintasuna? 

f) Lauki baten perimetroa kalkulatzeko formula hau da:

                          Perimetroa = 2 x (luzera +  zabalera)

Zein izango da lauki baten azalera kalkulatzeko formula?