Angeluak
Zer dira? Nola neurtzen dira?
1. JARDUERA
Angeluak neurtzeko eta egiteko, graduatutako erregela bat erabiltzen da (sakatu botoia eta begiratu 4 pantailak).
a) Zeri deitzen diogu "angelu"?
b) Zein unitate erabiltzen dugu angeluak neurtzeko?
1) metroa 2) gradua 3) ordua 4) litroa
c) Azaldu zure hitzekin angelu bat marrazteko urratsak.
2. JARDUERA
a) Egin pantailako bost angeluak pantailako graduatzailearen laguntzaz.
Ondoren, sakatu "Klikatu" botoia (180ºko angeluarena egin ostean agertuko da).
b) Bihurrikari on batek angelu handiz bihurri dezake gorputza. Zenbat gradu ditu gorputzeko angelu beltzak? Eta ukondoko gorriak?
c) Angeluak binaka agertzen dira graduatzailean (adibidez, 60º eta 120º leku berean daude). Zertarako balio du horrek?
3. JARDUERA
Neurtu pantailako angeluak (7 irudi dira). Gero, bete ezazu taula (lehena egina duzu)
Idatzi angelua
IRUDIA |
ANGELU URDINA |
(1) hegazkina |
50º |
(2) eskiatzailea |
. |
(3) zuhaitza |
. |
(4) mahaia |
. |
(5) kanpina |
. |
(6) futbola |
. |
(7) arrantza |
. |
4. Jarduera
Dortoka gose da. Jakiak jateko, urmaelari bira eman behar dio.
Marrubia jaten hasteko 30º ibili beharko du (egiaztatzeko, sakatu botoia)
a) Zenbateko angelua ibili behar du gainontzeko jakiak jaten hasteko?
(bete taula)
JAKIA |
ANGELU URDINA |
Marrubia |
30º |
Letxuga |
. |
Azenarioa |
. |
Tomatea |
. |
b) Pantailako jaki guztiak jan ondoren, zenbateko angelua ibili behar du erlojuko ordu bakoitzera heltzeko?
Bete taula (lehena egina duzu)
ORDUA |
ANGELU URDINA |
I |
60º |
II |
. |
III |
. |
IV |
. |
V |
. |
VI |
. |
VII |
. |
VIII |
. |
IX |
. |
X |
. |
XI |
. |
XII |
. |
|