SIMETRIAK

 


1. JARDUERA: Simetria

Pantailan lau irudi (betaurrekoak, zirkunferentzia, mutila, auto-matrikula) dituzu.

Aukeratu menutik banan banan, eta ikusi zer-nolako ezaugarriak dituzten.

 

a) Ikusi dituzun lau irudiek ezaugarri berberak dituzte. Zergatik?

1) biribilak direlako
2) simetrikoak direlako
3) urdinak direlako

Zeintzuk dira ezaugarri horiek?

b) Paper batean irudi simetriko bat marraztu duzu. Papera irudiaren erditik (marra gorritik) tolestu duzu. Zer gertatzen zaie irudiaren bi atalei?


________________________________________________________________________________________

 


2. JARDUERA: Bikoteak bilatzen

Objektu simetrikoak atseginak eta orekatuak dira. Beraien edertasuna harmonian datza. Simetrikoak diren mila objektuz inguratuta gaude: altzariak, etxeak, zubiak, autoak, animaliak, landareak, zuhaitzak...

Gizakien gorputza ere simetrikoa da. Ikusi pantailan. Gero klikatu eta "bilatu bikoteak".


a) Beso edo zango bakarra duen pertsona simetrikoa al da?

b) Pantailan sei objektu simetriko agertu zaizkizu. Zein dira?

________________________________________________________________________________________

3. JARDUERA: Irudi simetrikoak egiten

Kokatu pantailako simetria-ardatza. Gero, klikatu eta egin ariketak (bi irudi dira).

 

Pantailan simetria duten hiru eraikin agertu dira. Saiatu eraikin horiek zehazten; esaterako, Pariseko Garaipen Arkua (Arc de Triomphe).

Arrazoitu zergatik diren simetrikoak, eta adierazi nondik doan simetria-ardatza (marra gorria).