HASIERAKO MENUA

 

1.ARIKETA:BONOLOTOA


Otxabako loteria primitiboan 49 zenbaki posibleetatik zenbaki bakar bat asmatu behar da. Apostu bakoitzak euro bat balio du eta zenbaki bakar bat aukera daiteke.

a) Aukeratu zenbaki bat eta eragin loteria-ontziari. Asmatu duzu?

Zenbakia aldatu gabe eragiozu ontziari behin eta berriro. Erreza da asmatzea?



b) Nire lagun batek zera dio: hamahirua ez dela aukeratu behar, zorigaiztoko zenbakia baita.
Arrazoi du nire lagunak?

c) Zenbat txartel bete beharko zenuke zenbakia asmatzeko? Zer markatuko zenuke txartel horietan?
Zeuk bakarrik asmatuko bazenu, zenbatekoa izan beharko litzateke bildutako diru-kopuruak saria zeuretzat errentagarria izan dadin?

 

 

2.ARIKETA:BONOLOTOA

Orain bi zenbaki asmatu behar dituzu. Txartel bakoitzean bi zenbaki aukeratuko dituzu.
Apostuak berdin balio du: euro bat.
Bi sari-kategoria daude:
1. kategoria, biak asmatzea
2. kategoria, bat asmatzea
Bildutako diru-kopuruaren %40 lehenengo kategoriako asmatzaileen artean banatzen da, beste %40 bigarrenekoen artean.


a) Aukeratu zenbaki bi eta eragiozu loteria-ontziari behin eta berriro. Batenbat asmatu duzu?

Zenbaki bat asmatzea lehen baino errazagoa ala zailagoa da? Zergatik? Eta zenbaki biak asmatzea?


b) Otxaban eginiko azken zozketan ondorengo emaitzak eman dira:

Bildutako dirua 5 000 €
1.kategoria 2 asmatzaile
2.kategoria 80 asmatzaile

Zenbat kobratuko dute 1.kategoriako bakoitzak? Eta bigarrenekoak?

c) Zenbat balioko luke 1. kategoriako sari bat ziurtatzea? Bigarren kategoriako zenbat sari lortuko zenituzke?

 

 


3.ARIKETA: KINIELA

a) Pantailako kiniela bete ondoren sakatu "EMAITZAK TB" botoia. Zenbat asmatu duzu? Zeintzuk huts egin dituzu?



b) Bete ezazu ondorengo taula. Horretarako, idatzi duzun kiniela aldatu gabe, sakatu behin eta berriro "EMAITZAK TB" botoia, sari bat lortu arte. Apuntat taulan asmatutakoak.

 

Asmatuak
Zenbat aldiz
0
.
1
.
2
.
3
.
4
.
5
.
6
.



Zer da errezagoa 6 ala 0 asmatzea? Zergatik?
Zein da gehien errepikatu den asmatu-kopurua?


c) Zenbat kiniela bete behar duzu, gitxienez emaitza bat ziurtatzeko (esaterako 1. partidaren emaitza)? Eta emaitza bi ziurtatzeko (esaterako 1. eta 2. partidenak)?

d) 32.jardunaldiaren zenbaketa egin ondoren:
Bildutako dirua 95 000 €
1.kategoria 4 asmatzaile
2.kategoria 60 asmatzaile


Zenbat kobratuko dute 1.kategoriako bakoitzak? Eta 2.koak?

e) Zenbat kostako litzateke 1.kategoriako sari bat ziurtatzea? Eta bigarren kategoriako zenbat sari lortuko zenituzke?

f) Zientzilari batek azterketa matematiko sakon bat egin ondoren ondorengo ondorioa atera du:
" Otxabako kinielan sei asmatzeko probabilitatea oso txikia da, ea milatik bat"
Ados zaude zientzilariarekin? Zer esan nahi du horrekin?

 

 

4. ARIKETA: DADO BAT JAURTITZEN


 

 1. Jaurtiki dadoa 60  aldiz 'Dadoa jaurti'  botoia behin eta  berriro sakatuz.

 2. Maiztasun  erlatiboa eta  probabilitatea  botoiak sakatu.

  3. Jarraitu dadoa  jaurtitzen 240 aldiz  (berria botoia sakatu  barik).
  Atera ondorioak


Dado bat jaurtitzean, zeri deitzen diogu maiztasun erlatiboa? Eta zeri probabilitatea?

 

 

5. ARIKETA: BOLA BAT ATERA (PROBABILITATEA)


1. Atera bola bat.

2. Kalkulatu probabilitatea.
Idatzi hamartar birekin.

Adibidez
P[urdina] = 12/25= 0.48

3. Egiaztatu

4. Berria

 

 

6. ARIKETA: Fitxak kentzen


Jokalari biren arteko lehia da. Bakoitzak 20 fitxa ipiniko ditu bere kasiletan. Dado bi jaurti eta emaitzak batuko ditugu.

 

 1.Jokalari bakoitzak bere 20 fitxak jarri behar ditu 2 eta 12 bitarteko kasiletan.  

2. Dadoak behin eta berriro jaurtiko dira.
Dadoen baturarekin bat datorren kasilatik fitxa bat kenduko da.

3. Ffitxak kentzen lehenak irabaziko du.

 

Zein kasilatan komeni da ipintzea? Zergatik?