HASIERAKO MENUA


1.ARIKETA: ZUZENA ETA PARABOLA

Irudikatu pantailan zuzen eta parabola hauek : y = 3x-1 ; y = 2x ; y = x2 ; y = x2-4 ; y = x2-6x+9 ; y = -3x+2 ;
y = -2x2+5x+1 ; y = 2+2x2 ; y = 4

IDAZKERA
3x-1 idazteko : 3*x-1
5x2 idazteko: 5* x*x

Irudi batzuk parabolak izan dira; beste batzuk, berriz, zuzenak. Nolakoa izan behar da ekuazioa, parabola izateko? Eta zuzena izateko?



2. ARIKETA: 1. MAILAKO EKUAZIOAK

  1) Ebatzi ekuazioa

  2) Idatzi soluzioa. Zenbaki   osoa ez bada, idatzi hamartar   birekin. Adibidez 0.35

  3) Egiaztatu

  4) Berria

 

 

3. ARIKETA: BIGARREN MAILAKO EKUAZIOAK

Ebatzi ariketak (bete itzazu laukitxo zuri guztiak).

 


Bete ezazu taula

Ekuazio bat (adibidea) Diskriminatzailea: b2 - 4ac Soluzioak
x2-8x+16=0
b2 - 4ac=0
x2-2x+2=0    
b2 - 4ac>0

 


4. ARIKETA: BIGARREN MAILAKO EKUAZIOEN INTERPRETAZIO GRAFIKOA

Bilatu ondorengo ekuazioen soluzioa:

x2+2x-3=0 ; 2x2+7x-4=0 ; x2-4=0 ; x2+4=0 ; x2=0 ; 2x+6=0 ; 16-4x2=0 ; x2+9x=0 ; 3x-4 =0 ; x2+2x=8 ; 5x2+14x-3=0 ;

3x2=11

Zer dira irudiko puntu berdeak?

 


ERANTZUN
a) Nola ebazten dira bigarren mailako ekuazioak b=0 denean?
b) Nola ebazten dira dira c=0 denean? Zer gertatzen da a=0 bada?
c) Idatzi 3 ekuazio soluzio bikoitzarekin. Zer gertatzen zaio semaforoari? Eta parabolari?
d) Zer gertatzen da a=b=c denean?
e) Zein baldintza bete behar dute koefizienteek, soluzioak errealak izateko (semaforoa berdez)? Eta parabolak zer bete behar du?

 

5. ARIKETA
Ebatzi grafikoki: x2+4x-5=0 ; 2x2+x-3=0 ; x2+4=0 (sakatu "ebakitze-puntuak" botoia)

(Oharrra:grafiko osoa ezin baduzu ikusi, eskala aldatu ahal duzu geziak erabiliz)


Nola bilatzen dituzu bigarren mailako ekuazio baten soluzioak, grafikoki?